Aramaio bi fronteren artean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-078-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Aramaioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko azaroaren 19a
- Iraupena: 0:02:37
- Erref: ARA-078/005
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
-Don Ramon horrekin zenbat urtekin hasiko ziñan zu?
-E?
-Zenbat urtekin hasi Don Ramon horrekin?
-Ba, zazpi bat urteaz edo. Eta zortzi urte arte.
-Bueno, bueno. Eta, klaro, eskolok akabau ta gero… Hamen bape rekuerdoik badaukotzu hamen abantzie etorri zanien eta ze…
-Bai, bai.
-Militarrak pasau zien hemendik?
-E?
-Militarrak hemendik pasau zien?
-Bai, hau, hor goiko hatxien e, hori bonbardiau auen domeka baten. Eta hor goiko hatxien egon zan e, gorrixek esaten jakon, gorrixek eta nazionalak. Eta hor domeka atsalde baten in auen abanzie. Hemengo abioie eta kaiñonazue! Danok bilddurrez! Eta hori hartu auen, hori hatxoi, eta hori hatxoi hartu auenien, Anbotoraiño segiru auen. Eta gero Anbotora aillegau zienien, hemen hiru astien egon gitzen, hemen Anbototik hemen hatx gaiñien, zera, militarrak edo…
-Gorrixek.
-Ez, nazionalak, ya Anbotoraiño hartu auen. Eta hemen bestaldien, Tellamendi-edo esaten jakona, hor gorrixek. Eta hor egon zien hiru astien edo. Hiru astien ez auen abanzaik ein. Eta gu hemen azpixen bilddurrez. Kanpora be ezin urten!
-Baiña hemen tiroteoik-edo egon zan?
-E?
-Tiroik-eta hemen etxe inguruen egon zan?
-Ez! Baiñe ba... esan [dot ez], baiñe egunez urten ezkero, hor hatx gaiñetik tirue botaten auen. Eta orduen ganauek be ure edaten errekara ataaten zien, eta gabien illundu ta gero ataa biher izeten gittuen. Eta ganau-jatekuek be illunien ekarri biher! Eta hementxe hiru astien. Eta gurien aittek konfiantza puxka bat hartu eta juen zan illundu baiño lehenau ba arbixe ataaten zerea. Eta arbixe ataaten badabil eta hemendik horra baiño lehenau zera, arbigarie jo ta apurtu utsen tiruaz.
-[Ixil-ixilka fan biher]. Orduen egon ziñien hiru aste horreittan etxetik urten be in barik egunez.
-Bai. Eta gero, handik, Tellamontetik, gorrixok ba, gosie edo ez dakit zer…
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!