Oñati (Gipuzkoa)

Gerrako kontuak

Gerrako kontuak Gerrako hegazkinak pasatzen zirenean, karobi zaharrean gordetzen ziren. Legazpi aldetik soldaduak ihesi etortzen ziren. Euren baserritik, Imitolatik, pasatu zirenak gogoratzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-089-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerrako hegazkinak pasatzen zirenean, karobi zaharrean gordetzen ziren. Legazpi aldetik soldaduak ihesi etortzen ziren. Euren baserritik, Imitolatik, pasatu zirenak gogoratzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

(Ta zu gerria hasi ta gero fan baziñan Legazpira, ya Udanakua pasauta euen? Udanako frentia ta?)
- Nik uste dot pasauta euela. Bai, bai, bai. Zeatik e, ni han neuela hor Elgeta aldera ta pasaitten zian zerak, aireoplanuak. Mordua. Ta gu han karobi zahar batera ta sartzen giñan orduan bilddurrakin. Ta bai, bai, pasauta euen. Udanakua pasauta, gero zan hori.
- Olabarrietan bapebe bonbarik jausi zan edo dana goixan izan zan?
- Eztakitt nik Olabarrietan ez zan. Han Udanan edo ez zan egon batenbat?
- Udanan hilddakuak be bai.
- Bai, bai, hori bai, egon zian bai. Geo beste… ez dakit.
- Baiña burrukia kalea ez zan etorri.
- Ez dot uste, ez, ez. Kalian uste dot pasau bakarrik ingo ziala o eztakit zela izan zan be.
- Bai, zeatik e, Alejok…
- Umiak giñan artian ta…
- Alejok kontaitten dosku handik Aurreko Mendira, Imittolatik Aurreko Mendira fan ziala eta geo Torrera. Ta Torretik “vigía“ batzuk bialdu plazara, aber ze giro euen kalian. Torre, Torrealde.
- Torrealde, bai.
- Eta “vigiok“ bueltan etorri ez. Eta eurak azkenian gabaz, jeitsi ziala hamaikak aldera, eta bi edo hiru lagun metrailetakin xoiazela, eta plazako argi danak ixututa. Ta iñobez. Katurik be ez plazan. Eta portalik portal fan ziala bilddurrez, batenbatek bentanatik tiro ingo ete otsain edo, eta Zubillagara fan ziala handik. Eta geo handik Elorrixora.
- Ta hortik aurrerakorik ez dakit. Nik gurian egon ziana, hori bai. Eta aurreko egunian hor Legazpi aldetik pasau zian han goittik behera, guretik behera, bueno… igesi.
- Milizianuak?
- Ez dakit nik zer zien! Gu umiak itturrittik ura karriu, amandriak esnia baeukan egosi ta bi pitxarkada danai, pasau zian danai emun gosten zerbaitt. Ta guretik behera nik ez dakitt nora fan zian, Oñatittik aurrera fango zian. Ya baetozen Legazpi aldetik honutz itxuria, ta danak ba mendittik, Imittolatik behera.

Egilea(k): Ainhoa Eguren Bengoa

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia