Aramaio (Araba)

Gariaren erdia inori eman behar

Gariaren erdia inori eman behar Azkoaga auzoko abadeei garia eman behar izaten zitzaien abuztuan, eta jaietan oilasko eta arrautza batzuk. Udaletxean ere gerraosteko gari-kupoa eman eta etxerako gutxi geratzen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-072-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Azkoaga auzoko abadeei garia eman behar izaten zitzaien abuztuan, eta jaietan oilasko eta arrautza batzuk. Udaletxean ere gerraosteko gari-kupoa eman eta etxerako gutxi geratzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduen garixa etxerako, norberentzako, eta zahixa… zahixakin konpuesto antzerako zerbait…
-Bai, eta zer, garixa erdixa, eztakit zenbat entregau bihar izaten zutsen abariari; gero aiuntamentura be han be zeozer pagau in bihar izaten zan, garixa be zenbat geraketan jakun ba?
-Zuek hamarrena pagaitten zeuein elizan?
-E?
-Hamarrena izango zan hori, ezta?
-Bai, bai.
-Eta zenbat, hori ze..? Garixa bakarrik emuten zan, edo ze emuten zan?
-Bai. Garixa, artua be ereitten zan.
-Baiña honeiri…
-Abariei ta? Garixa.
-Garixa bakarrik.
-Garixa, agustuen garixa, eta gero jaixetan orduen izaten zien oillaskuok eta… dozena bat arrautza eta oillasko pare bat eta.
-Etxe danetatik.
-Bai, bai.
-Eta ze itten euein hainbeste arrautzakin?
-Ba hori eurei pregunteu biher, ze itten euen. Nik hori eztakit. Igual saldu! Garixe, garixe badakitzu etxe bakotzetik zenbat entregetan zan? Lehenauko batzuk anega bi, bestiek hiru, bestiek lau. Eta horreik garixok danok be, abariek saldu itten zittuen. Ta guk falta!
-Baiña hori da hamarrena esaten otsaiña?
-Abarrena ze esan gura dozu?
-Hamarrena. Hamarrena edo holako… beuken izenik horrek, inpuesto edo?
-Ba nik sekula eztot esan, ba hamarrena edo zeozer izango zan hori. Eurek ipiñiko lege bat.
-Zeuek zenbat anega entregaitten zittuein?
-Ni akordetan naz entregaten gittuala, zenbat hartu be guk? Asko, gehixen hartute be, ba bi abariendako eukitten gittuen.
-Bi abade horreik zer zien, auzoko elizakuak edo herrikuak?
-Auzokuek. Bai, bai, guk abariei entregetan gutsien eta eurak ba euren usuan.
-Anega bi gari eta gero…
- Gero zera, hemengo fiestak San Juanak izaten zien, ta die, San Juanetan oillasko pare bat ta dozena bi arrautza.
-Baiña hori hemen Azkuagan edo?
-Azkuagan, Azkuagan. A, kalien? Aramaixon bertan ez hori. Oillaskuak eta ez, baiñe aiuntamientuen garixa entregetan zan, e?
-Baiña entregaitten zan aiuntamientuan gerraostien, ezta?
-Bai, gerraostien.
-Hori baserritar danak, kupua edo zela zan?
-Bai, hori zan zeozer.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia