Baserrietan ile-apaintzaile
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-070-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txatxurrenean lauzpabost urte egin zituen. Baserrietako agure gaixoei euren etxeetan apaintzen zizkien bizar eta ileak. Txatxurrenen aldamenean jarri zuen bere ile-apaindegia, beste lagun batekin. Ezkondu arte jardun zuen ile eta bizar-apaintzaile. Soldadutzan ere ofizio berdina izan zuen.
- Proiektua: Aramaioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko azaroaren 17a
- Iraupena: 0:02:56
- Erref: ARA-070/018
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza , Lanbideak » Negozioak, dendak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Orrazkerak
Transkripzioa
-Gero hortik han zertu nebenien gero pelukerixia neuk ipini neben.
-Eta Txatxurrenien zenbat denpora egon ziñan?
-Ba ingo nittuen ba 4-5 bat urte bai, lau bat urte edo? Ingo nittuen, e? Domeketan be lana, atsaldien ordu bittatik hirurak arte, e? Etxera etorri eta zera, e? Hemen beste dozena erdi lagun etxaitten; ez oingo moduen, e? Orduan holak zure moduko ulia eta bizarra eta, iñor etzan etorten orduen. Eta hemen etxaitten. Ta gero ibiltten nitzen ba, zerbat, hartu erraminttak hartu ta egoten zien geixuak baserrixetan, Barajuenen ta hemen zerien, Zabola zu egon zarien lekuen, ta holan egoten zien ba jente nagusixe eta harei ulia ebagi, bizarra kendu ta holan. Nire bizimodua holan pasau dot, holan.
-Enda esan dozu pelukerixia be ipiñi zebela?
-Bai, bai.
-Pelukerixia ipiñi zeben Txatxurrenetik urten ta gero?
-Urten ta gero. Aldamenien neuk ipiñi neben. Ta gero eukitten neben lan asko eukitten neben eta gero hartu neben beste bat lagun, eta bixen artien, bixon artien in geben. Ezkondu arte.
-Txatxurrenien egongo ziñan 23tik 28ra arte edo?
-23 edo eztakit, etsut esango, horreik kontuok seguru etsut esango. Bai baiñe hori etsut esango, ez, gaiñera txarto esaten dotsut, e? Han soldautzara juan aurretik egon nitzen Txatxurrenien be. Txatxurrenien. Baiña gero itten neben bisitta lana, Santa Agedan eta Txatxurrenien. Itten neben bixetan. Han ikasten Txatxurrenien eta gero Santa Agedan be bai, gero ba pratiketako.
-Praktikaitten?
-Bai, ni soldautzan juan nitzanien be gero konpaiñian neuk itten neben ulia ebagitten ta […].
-Soldauskan be pelukero.
-Bai. Ta gero eskietan ba, eskiadoretara tokau jaten ta hara juan nitzen. Ta eskietan enaukan nik obligaziñorik eskietan zerketako. Ta gaiñera “Hotel Candanchú” , orduen beste eskiadore zerik ez euen hor bat be. Hemen oingo moduen alde guztietan daz oin eskietako zerak ipinitta. […] Eta han zera, libre eukitten nebenien hotelera juaten nitzen, dirua, nik hiru lau lagun, neure lagunak eta? Sekula txakur-txikirik etxera eskatu, e? Dirue beti sobra eukitten neben nik. Kobrau barik.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!