Aramaio (Araba)

Santa Agedako kontu batzuk

Santa Agedako kontu batzuk <p>Aramaiotik bi zoro nola eraman zituzten eta Santa Agedako bere lanarekiko beste gauza ikaragarri batzuk azaltzen digu. Santa Agedako fraideak, gaixotasun arina zutenak behartzen zituzten gaixo larriak zaintzera. Soldadutza ostean jardun zuen Patxik Santa Agedan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-070-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aramaiotik bi zoro nola eraman zituzten eta Santa Agedako bere lanarekiko beste gauza ikaragarri batzuk azaltzen digu. Santa Agedako fraideak, gaixotasun arina zutenak behartzen zituzten gaixo larriak zaintzera. Soldadutza ostean jardun zuen Patxik Santa Agedan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Geixuen barri esaten dozu? Nik badakit han ekarri dittuena hemen, e, Untzillatik aldamenekuek bi anai, e? Burdixa, badakitzu burdixa? Irie bota, e? Gaiñien bota, zera bota, gaiñetik tablak ipini, kajan, e? Lotu kordelaz eta horra ekarrittakuak bi anai, e? Zoratuta, zoratuta.
-Baiña Untzillatik hara eruen, edo…?
-Untzillatik, edo Xubiñatik, edo zeretik, zelan dan be… Galartzatik. Galartzatik hara. Ta bat, bat zan erlojerue, anai bat eta zerien. Eta zer ona, ezebez? Neu juten nitzen ta zerketan, ulia ebagitten eta zerien. Eta oso-oso majuek eta onak, eta nik eztakit ze kristina pasau jakun hari, ze pasau jaten, hari. Ta holako jentie zenbat holakuak? Ta gero azkenien be, hortik juanda gero batek bere buruari tiro emun otsan; bestiak eztakit ze paradero eruan auen.
-Han?
-Ez, hemen, etxien.
-A, handik urten iñ euen?
-Handik urtenera, atara zittueiñien, klaro.
-Horra jun zien, eta denporalietan ondo egozela eta bat bere buruari tirua emun ta beste anaiari eztakit ze pasa jakon. Ta Santa Agedako barrixek? Bale, e? Han lotuta egoten zien, e? Zeran lotuta, hankak eta zerak eta, ha kriston moduen lotuta eta bizarra kentzen zeu, e?
-Eta eurak lotuta, e?
-Eurak lotuta. Honbre! Hor paraje bat euen, la letxe! Eta beste paraje batzuk daz Santa Agedan, oin be egongo die, desde luego, han elixa onduen, kamatxo edo eztakit zela esaten otsien hari, pabelloiari. Han egoten zien danak, zerak, geixo… emakuma geixok, sifilisitis edo zela esaten da hori?
-Sifilis?
-Bai. Holako geixuak euken hak. Egoten zien jo ta aiena baten. Ha ikusgarrixa! Eta han lana badakitzu nori ereitten otsien? Santa Agedan frailiak eta listuak, tontuak etzien. Han eraitten otsien geixuei ondo, batzuk geixuek, egoten die batzuk hobeto dazenak, eta harei eraitten otsien hango jeneralien lana danak. Eurak gutxi itten euien. Ta gu juten giñen astien behin bizarra kentzen harei, eta ulia ebagitten. Bestela pelukerixia bertan be baeuken, e? Jente sano edo urteteko moduen euenak, pelukerixia euken, behien, elegantia, e? Baiña bestela, horreik geixuendako ibiltten zien ogerik-oge. Goixien juan ta han ogerik-oge ibiltten zienien bizarra kendu edo […] edo ulia ebagitten botsen, ni fumadoria enaiz izan ta poltsikua beti beteta, zeraz e, guatioko zeroi, ziarruekin. Joe, zeozer agradeziu bihar ta, besterik ez euen ezer eukitten. Han, han pasua neben urtebete.
-Zenbat urte zeukatsun hara fan ziñanien?
-Ba hori zan soldautza ostien. Neuk dauket sospetxie, bueno, bai, soldautza ostien, soldautza ostien pasa jaten hori.
-22-23kin edo hola?
-Bai, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia