Aramaio (Araba)

Mutikotan umezurtz

Mutikotan umezurtz <p>Zazpi urterekin ama hil zitzaion, eta handik lauZpabost urtera aita ere bai. Umezurtz geratu zen. Arreba bat zuen eta bost anai ziren. Bera txikiena, eta ondo hazi zuten, denen artean. Ama falta izatea oso gogorra da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-065-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zazpi urterekin ama hil zitzaion, eta handik lauZpabost urtera aita ere bai. Umezurtz geratu zen. Arreba bat zuen eta bost anai ziren. Bera txikiena, eta ondo hazi zuten, denen artean. Ama falta izatea oso gogorra da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero, ba, hantxe!. Handik zazpi urtera edo ama hil jaten. Primera komuniñue itteko bezperetan ama hil jaten. Ta, ba, hantxe geratu nintzen. Ta gero handik lau-bost urtera aitte be hil jaten. Bai, ta... gaztik. Ta geratu nintzen, ba, mutikotxue aitte ta ama barik. Ta, bueno, ba, etxien ba, arrebie, Benedi, ointxe, denpora asko ez dala hil jaten, ta, bueno, izen giñen bost anai ta arreba bat. Ta, bueno, nik uste dot nirekin ondo portau ziela danak, konke, hazi nindduen, aitama barik. Eta, bueno, hori gogorra da, pentsau, [zegaittik] aitamak falta izetie, batez ere ama, ama falta izetie izeten da, nik uste dot, gogorra, nahiz ta txarra izen. Nik ikusi dot etxe askotan ama barik sentidu eitten dala gauza bat falta. Hori nire arrebiek eta anaiek eta danak lagundu dustie oso ondo, e!!
- Zer izen zara, txikiñeña? gaztiena?
- Ni gaztiena, bai, gaztiena.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia