Nikolas Gardoki Mazmela
Aramaio (Araba) (1938)
Biografia
Eguzkierripako Arana baserrian jaio zen. Aita auzo bereko Ametzua baserrikoa zen, eta ama Untzilla auzoko Antxikokoa (gaur desagertua). Sei seme-alaba izan zituzten. Zortzi urterekin hasi zen baiñuetxeko eskolan. Hamabi urte arte, eskolako lanik handiena udaletxerako eta okindegirako egurra txikitzea izan zuen. Gero, hamalau urte arte don Joakin maisuarekin ikasi zuen eskola apur bat. Umetan hasi zen solfeoa ikasten. Soinua jotzen ikasi zuen, Felix Ugalderekin lehenengo, eta Angiozarko itsuarekin geroago. Hamazortzi urterekin ekin zion Aramaioko plazako erromeria alaitzen bere soinuarekin. Harrezkero, hainbat herriko eta auzoko jaietan edota ezkontzatan jo izan du soinua, bizi guztian zehar. Hamalau urterekin Arrasateko Zerrajera lantegian hasi zen lanean eta bertan hartu zuen erretiroa. Barajuen auzoko Arratabe (Artabe) baserriko Rosario Errastirekin ezkondu eta hiru seme-alaba dituzte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARA-065 | 2009 | Aramaioko ipuinak eta kondairak | Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta | ||
ARA-066 | 2009 | Aramaioko ipuinak eta kondairak | Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute