Eskolara joan ordez, itaurrean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-061-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolako oroitzapen ona du. Julia Ibarrola zen maistra, nafarra. Julio Gurpide maisua zen haren gizona. Maistra ona zen. Itaurren egin behar, eta eskolara ezin joan. Itaurren zer den. Joaten zenean, maistrarekin ordubete gehiago geratzen zen.
- Proiektua: Aramaioko ipuinak eta kondairak
- Elkarrizketatzailea(k): Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko ekainaren 02a
- Iraupena: 0:01:57
- Erref: ARA-061/014
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Rekuerdo ona daukazu eskolakue?
- Bai, oso ona, oso ona.
- Maistra ona tokau jatzun?
- Bai, Julia Ibarrola, naparra. Ta gero etorri zan gizona Azkuagara maisu. Ezkondu zien hemen. Ezkondu zien ez dakit nun, baiña behintzet ezkondu zien. Julio Gurpide eta Julia Ibarrola.
- Eta bixok maisu eta maistra?
- Maisu eta maistra. Maistrie oso ona izen zan. Nigaz ademas euki euen... bueno… erantzun be holan eingo zan, ezta? baiñe atentziño haundixe ze… Ni fueten nintzen ba… eskalbak oin esaten jakon moduen… oin piper, hori ez. Baiñe ezin fuen. Ittaurren ein biher. Ittaurren badakitzue zer dan? Behixek lanketan badabitz soluen, zuzen fuen daittezen, haren aurrekaldien ibili.
- Hori umien lana zan?
- Umien lana
- Zelan esan dutsazu?
- Ittaurren. Ta… Fueten... sarri geraketan nintzen fuen barik e… ikastola. Ta horrek maistriorrek, fueten nintzenien, esaten auen: "Bueno, Dominga, geatu zaittez ordubete bat gehixau gaur, eze diktadua itten edo hau itten edo bestie itten oso atzera zauz ta ordubete baten edo gehixauen geatu", ta gelditzen nitzen ba arratsaldien eskolan.
- Gustora?
- Gustora.
Egilea(k): aitanaperezz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!