Aramaio (Araba)

Sorginak Untzillan

Sorginak Untzillan Hiru erreka daude Untzilla bitartean. Untzillan sorginak egoten zirela dauka entzunda. Garbitu eta orraztu egiten zirela han; eta, orrazia ahaztuta utzi zuten batean, lapurtu egin ziela soroaren jabeak. Ganaduaren uztarria kendu zioten orduan sorginek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-059-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hiru erreka daude Untzilla bitartean. Untzillan sorginak egoten zirela dauka entzunda. Garbitu eta orraztu egiten zirela han; eta, orrazia ahaztuta utzi zuten batean, lapurtu egin ziela soroaren jabeak. Ganaduaren uztarria kendu zioten orduan sorginek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- […] Zenbat erreka daz hemendik eta Untzillara?
- Errekie, ba, hiru!
- Hiru erreka.
- Iturrutz, Sorotxoa ta Afesta.
- Eta hor entzunde daukezu, bueno, ba aspaldi ager… sorgiñek-edo egoten ziela … Afestako...
- Nik sorgiñek entzunde dauket Untzillan egoten ziela. Hor Urrutiko soluen, auela alberka bat eta han egoten zie... egoten zala zorrixe, o sorgiñek! Ibiltten ziela han, ta han garbittu eta orraztu-ta eitten ziela, eta ba orrazixe han ixten auela sorgiñok. Iñola be han e, soloko terrenoko jabiek orrazixoi ostu edo hartu ein eutsiela, eta gero berak soluen lanketan ibili zanien, ganaue soltau jan daixien apur bat, eta buztarrixe itxi han, ahaztute. Ahaztute ez, ba, ganauek suelto ta. Eta gero juen zanien lotzeko ganauok, buztarrixe falta. Eta bere buztarrixe, eta, ba, sorgiñek esan utsela: “Zuk ematen badidazu neri orrazia, nik emango dizut zuri uztarria”. Hola, hori da! Hori da, baiñe hemen Afestako errekan ez, han Urrutiko soluen, esaten auen sorgiñek egoten ziela.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia