Kontxi Garaitonandia Kortabarria
Aramaio (Araba) (1936)
Biografia
Zabola auzoko Etxaluze baserrian jaio zen. Ama etxekoa zen eta aita auzo bereko Arrieta (Arritxe) baserritik ezkondutakoa. Lau anai-arrebatik zaharrena zen Kontxi. Azkoagako eskolan ibili zen sei urtetik hamalaura arte, don Lorenzo maisuarekin alditxo baten eta Señorita Dionirekin gero. Hamasei urterekin Oñatiko Juanito Arregiren etxera joan zen neskame. Etxeko lanetan jardun zuen, baita lantzean behin familiaren Onena markako txokolate-tailerrean laguntzen ere. 22 hilabete han pasatu ondoren, anaia gaixotu eta etxera itzuli zen. Harrezkero bera jaio zen baserrian bizi izan da. Uribarri auzoko Aurreko baserriko Bixente Errastirekin ezkondu zen etxera. Lau alaba dituzte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARA-002 | 1996 | Aramaioko euskara | Divina Arriolabengoa | ||
ARA-059 | 2009 | Aramaioko ipuinak eta kondairak | Aintzane Agirrebeña - Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta | ||
ARA-092 | 2009 | Aramaioko ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute