Aramaio (Araba)

"Anbotoko señorie"

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-050-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Anbotoko señorie"ri buruzko kontuak. Anbototik behera lainoa agertzen zenean, "Anbotoko señorie labe-sua egiten dabil" esaten zuten. Lainoa sartzen zenean, euria hasten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hiztuna1: Aber: Anbotoko Señorie, ba, laiñue agerketan zanien...
- Hiztuna2: Bai, Anbototik behera...
- H1: Esaten eben ba “Han, Anbotoko Señorie labasue egitten dabil!”.
- H2: Gure amama difuntiek-eta esaten auien hori.
- H1: Entzuerak, ba orduko denporatakuek.
- Eta nungue zan, Aramaixokue?
- H2: Jangoikuek daki! Han Anboton auen behintzet.
- H1: Esaten auien e, Arrazola aldetik-edo etorten zala edo holako entzuera bat dauket. Besteik ez genkixen, nundik edo atorren. Esaerak!
- Eta zer egitten auen?
- H1: Ba laiñue urteten auen Arrazola aldetik asko eta Anbotoko puntie ba...
- H2: Txapelie hartzen auenien, sonbrerue tapetan zan laiñuaz.
- H1: Eta horixe izaten zan esaerioi: “Anbotoko Señorie labasue egitten!” bai. Eta beste horren esaeraik ez dakigu.
- H2: Ba ez! Eskobiaz ibiltten zala [hartute eta ba].
- H1: Bai, baiñe, besteik ez. Horixe, labesu[…tzoi].
- Eta denporie aldaketan zan, ez?
- H1: Bai, bai, laiñue sartzen zanien, ba, eurixe izeten zan. Hori ikusi ezkero, ba, eurixe!

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia