Aramaio (Araba)

Antzinako ipuina

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-037-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Antzinako ipuina; mutikoen gaiztakeriak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta gero, Barrautsen be bai, Barrautsen be [zeristorik] baiñe gizon geiztuek ziren hareik, gure aitte-ta be, nire aitte-ta be, granujak, beste granuja bat eukien hemen etxien, granujie. Eta Barrautsen hantxe goixen sagastoixe eukien, ta Barrautsen han goixen, ta egin zittuen ba, txabola moduko bat eukien. Neu be akordetan naz ha non zeuen be. Ta han barrikak beteta, ezta? barrikak beteta. Ta gaiztuok pentsetan beti “hurrengo zer egingo juau?”, “Ba, hurrengo egingo juau Barrausko etxaburure juen eta barrikak zulotuko jittuau. Ezin bajittuau zabaldu, zulotu ein biher jittuau barrikak”. Fuen, basuetatik, Bolinburu aldeko basuetatik bueltan, juen, ez dakit ba, gabez edo, juen ta, lau o bost barrika, barrikak illaran esaten auen eta, barrika danak zulotu [dittue]. Batzuk zabaldu, baiñe zulotu, kanpotik zulotu be, brou brou, brou, sagardaue, Barrausko etxeraiño goittik behera dana sagardaue. Enee! Ta hurrengoko egunien hango jaleue, baten batek sagardau […] apurtu [deutsela]. Ta mutiko granujak. Iñor akordau be ez, iñok... eurak ixilik, eta, zer pasau ete zan, eta nok ein ete auen, eta eurak ixilik. Gero, beste egun baten e, ha [Beheko etxeko gizona] –orduen errota jueten zan orduen jentie– ha [Beheko Etxeko) gizona badator […] [Beheko] Etxeko gizonoi e, bajaton e, errotatik badator eta, ha beheko... ha andrie –pezeta bikue [esaten euen], pezeta bi be askotxo izengo zan– behintzet mailluketan harri baten gaiñien dobletan ebillela, ezta? Hola! Bihurtu, ez dakizu?, doblau. Ta “Zer dabitzu?” eta “Zer dabiran? Niri hori ein ostena /eistena/ hauxe letxe kiribildute geratu dailla!”. Ta pezetie dobletan ebillela, dirue dobletan ebillela mailluketiaz. Ta hori egixe zala esaten auen gure aittek, bai, bai, eurai pasau jatien eta, eurak, eurak zien granujak.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia