Erandio (Bizkaia)

`Txorielorritxu´ren istorioak sorginei buruz

`Txorielorritxu´ren istorioak sorginei buruz <p>Hamalau urtetatik gauez asko ibili behar izan du eta ez duela inoiz sorginik ikusi esaten du. `Txorielorritxu&acute; esaten zioten baten kontuak aipatzen ditu.</p>

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-003-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamalau urtetatik gauez asko ibili behar izan du eta ez duela inoiz sorginik ikusi esaten du. `Txorielorritxu´ esaten zioten baten kontuak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

- Honek, antxiñeko kontuk, ba nik entzun dot Euskal Herrixen, leidu dot be, ba, honek sorgiñek eta honek eta... Badekozu batanbat kontateko?
- Ba, [aitu]... Sorginen asuntoa... Nik... gaztetati hamalau urteaz hasi nintzen beharren eta gauek orduk dekozen guztietan ibil naz kanpoti. Nik ez dot sorginik ez holango gauzerik iñoz ikusi. Eta hemen egon zan Elorritxun, Elorritxun egon zan gizontxu bet, holan, blusa mahonezkoaz, holan, blusa sendoaz ta `Txorielorritxu´ esaten [jeutsen]. Bajutotxo bat ixen zan, [...] hirurogei kilo, hirurogei kilo... ez. Ta ferire... Gero hameti beste lekuetara joan zan biziten. Baia Basurtuko ferin sarri ikusten gendun. Eta hameko jentek be ezautu ta... ez dakit, `Txorielorritxu´. Eta sorginen kontuk. Sorginen kontuk eta [...] eskopetie... kazerue ixen zan. Ta holan joaten zanen iñora, ta [...]-ta ibilten zan ta eskopeteaz. Kauen... kauen ros... Ez dakit egie ixengo bada, e!
- Bueno, zuk kontau, berdin da.
- Egie ixengo bada ez dakit. Egie ixengo bada ez dakit. Eta ez dakit nongo ortusantu zan be, baia ortusantu baten ondoti pasa behar eben gaberdin o goxaldien. Ta katu figureko bat zerkan ganen [ixota] ortusantun. Ta, klaro, zerkan ganen ta [...] ta "panba! tiretan dotso ta barruko alderdire bota [...]. Bueno. Harek gero egunetan auzoko andra bat, henbra bat, beso zertute, apurtute edo. Aiba la ostra! Ta `Txorielorritxu´k esaten jok: "Neure tirok ein dotso hori horri, sorgin horreri". Sorgin horreri... ba, "honen kontra sorginek ez deuke ze iñik" esaten joan hak, "polboren kontra ez deuke ze eiñik sorginek" hori esaten joan hak. Niri ez jat iñoz be pasa. Bai, ta hamen esaten jakon, hamen esaten jakon, hamen... horreri kurtziori, horri hor [...] daon kurtziori...
- Emaztea: "Cruz Roja"...
- "Cruz Roja" daon horri kurtziorreri Akarlanda esan jako, Akarlanda. Akarlanda. Antxiñen ba sorginen denporako zerean, ba, hor akarrak egoten ziela gauen, akarrak. Akarrak, ba...
- Oin be egoten diez, ez?
- Emaztea: oin gitxi dau akarra, gitxi dau.
- Nik ez dot ikusi... Horti sarri pasa barik eta [...] ez akarrik, ez ahuntzerik. Hor ez dogu guk ezer ikusi oindio.
- Oin hor egoten direz hor ba... gauean parejak-eta ez direz hor egoten?
- Bai, horrek ez deuke akarren bildurrik! Horrek preparata datoz! Preparata! Horrek pistolea [...]. Ta hor esaten jakon [...] kateak, kate-hotsak eta zerak eta murrusak eta "oooo" eta zerak eta. Niri ez jat iñoz be suertau. Ta gu... Nik beste bieja... Bueno, jolin, ba, lau erreleboan ibil nitzenen [...] gaueko hamabietan urten han eta [boten] hemetikaldera pasa ta [...] ordu batak eiten jatazen. Ta guk muda ein behar izaten gendun: garbitu, muda... Ta gero bote koiu, hemetiko alderdire pasa, Lamiakora, ta handi hona etorri, ba, joe, ordu biak edo...
- Emaztea: Ordu bata eta erdi...
- Ordu bata eta erdi, ordu biak... eiten jatazen. Iñoz be nik ez dot holakorik...

Egilea(k): Lucas Mezo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia