Aramaio (Araba)

Aitaren familiari buruko azalpenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-013-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Feliperen aitajauna Maringoa zen. Aitajauna eta amandrea Zabolan bizi izan ziren, eta 1922an joan ziren Azkoaga auzora bizitzera. Feliperen aita Azkoagan ezkondu zen, eta zortzi seme-alabako familia osatu zuen. Auzoko etxe gehienetan familia handiak ziren. Ume gehienak baserriko lanetan aritzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eske gero, eitten dau, ba... gure aittajuna be Maringue zan, Marindik etorri... Lehelengo harek bizi zien hor auzotik... beste... Zabolan. Ta gero handik hona etorri zien bizitten aittejaune ta amandrie, ta aitte, ondion soltero euen. Beintisietien... ez, beintidosien etorri zien harek. Beintidosien. Ta, gero, ba, hamen ezkondu zan, ta gero, ba, hamen hazi giñen gu. Zortzi seme-alaba: lau mutil ta lau neska. Danok bizi gaa oindion.
- Lehen normala izango zan.
- Baai, hamen etxe danetan. Ta horreik Elejaldetarrok, horreik badie hamaika edo. Ez dakit zenbat. Horreik gehixao die. Ta holaxen etxe danetan: zazpi, zortzi, hamar... Danetan. Baserrixen. Ta pillo bat baserrixen lanien. Batzuk eskolara, beste batzuk ganaua zaindu, beste batzuk...
- Bihako hamar eukitzia basarrixa aurrera etaratzeko!
- Ez, ez. Hori ba. Biharlekua, ba, hoixe, familixiendako, ba, jarraiketako harei danai, eskolak...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia