Felix Elorza Loidi
Aramaio (Araba) (1936)
Biografia
Arriola auzoko Erdikoa (Ereduena) baserrian jaio zen. Aita Arexola auzoko Perurena Baserrikoa zen, eta ama auzo bereko Makillena baserrikoa. Hamaika seme-alabetatik seigarrena zen Felix. Arexolako Abatetxeko eskolara joan zen. Aramaioko bainuetxean, don Joakin Bikuña eta bere emazteak ematen zituzten eskola partikularrak jaso zituen. Zazpi urtetik hamabira arte morroi egon zen Arriola auzoko Bengoa baserrian. 16 urterekin bidegintzan jardun zuen, eta hamazazpirekin Arrasateko Zerrajeran hasi zen lanean. Lantegiko Aprendiz Eskolan elektrizitate ikasketak egin zituen. Zerrajeran jubilatu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARA-086 | 2009 | Aramaioko ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute