Arama (Gipuzkoa)

Denak batera eskolan

Denak batera eskolan <p>Neska eta mutil, denak batera egoten ziren eskolan. Hamabi urte arte, gustua hartzen hasi zirenean utzi egin behar. Asko aldatu da Arama ordutik hona.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARM-002-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neska eta mutil, denak batera egoten ziren eskolan. Hamabi urte arte, gustua hartzen hasi zirenean utzi egin behar. Asko aldatu da Arama ordutik hona.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta umetan nola bizi ziñaten Araman?
M-Umetan pos felizes gauza gutxikin konformatzen giñen ta.
E-Hor do gure alaba txikitzekoa.
M-Alaba bai baiño gu.
E-Eta semea hor beste alden. Seme alabak dauzku. Han illobak.
M-Ba umetan osea eskola, eskola ikasi behar genun garaien etxea lanea. Ni ibili nitzen Araman eskolan, nazionaleta, urdun zan, bueno! Zea klase guztitakok eoten giñen zaharragok gaztegok denetati.
E-Daneti, dana nahasi.
M-Eta...
-Zenbat urtetik zenbat urtea jun ziñen zu?
M-Ni hamabi arte, urduntxe gustoa hartu nionen ikasteko gogoi utzi in behar.
E-Ikasi behar gendunen fuera lanea.
M-Eta e, baiño bialdu niñuen, Ordizia etorri nitzen ni, beeatzi urtekin mojata, ta hor bazkaltzea ta erdearea ba hobetogo itteati, eta hamabi urte arte hor.
-Eta Araman esan zenu dana, edade guztitakok eta...
M-Edade guztitakok.
E-Danak nahasin.
M-Edade guztitakok, maixue juten zan ta edade guztitako...
E-Ni’re bai igual.
M-Hau’e bai ta esango nuke zaharragok, gaztegok, dena.
-Eta neskak mutillakin?
M-Bai.
E-Hoi da, hoi zan Arama.
M-Garai baten.
E-Gure eskolako Arama hoi zan.
-Hoixe besteik ez e?
M-Ez.
E-Hoixe bakarrik.
M-Hoixe
E-Hor eliza ta etxe horren tarten zan eskolea.
M-Bai.
E-Hoixe da Arama.
-Beittu e!
E-Billatu uain uain Aramati horrea ze aldea daon.
-Bai.
M-Uain juten bazea Arama ikustea ze kanbioa.
E-Hoi uain dala hirurogei urteti gora.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia