Arakil (Nafarroa)

Konjuruak zertarako eta nola egiten ziren

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKL-003-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erauntsi arriskua zegoenean apaizak konjurua egiten zuen. Konjuruaren inguruko azalpenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ekaitza eta... ‘ekaitza’ esaten da? tempestad, tormenta...
- Ekaitza ez...
- Edo erauntsi edo, nola da?
- Bai, erauntsie... bai.
- Konjuroak-eta egiten ziren?
- Konjuroak? bai, asko!...
- Erauntsia izatean edo?...
- Konjuroak? arri eta, ola... amenazätzen tzuenean? ittin tzuen apezak konjuroa; ta, konjuru itten giñuzen, espera... Aszensio-bezperan, iru egunes, juaten giñen, errotaa? ta... Konjurotoki, ta... Kanposantue, iru; letaniak ee, leitzen, kantatzen: Santa Catalina, ta Santa... Jesus! oietatik!... Jexux! latin bait’ere, e? zenbaitt aldis, en latín... sí.
- Eta konjuroa nola egiten zuen apezak?
- Pues, meza beño len, juaten giñen, bagiñen kon-, bagiñakien konjuroa zela ta, elizetik, juaten giñen elizia, ta elizetik, atratzen giñen prozesioan; apeza? bi monagilloak bee... nola esaten diote orai? eztakie akordatzen...
- Gurutzearekin?
- Jesus! nola esaten dakiote eri?... bueno, bi monagilloak? ta sakristaue, ta denak prozesioan. Letania, letania kantatzen bidian, ta gero, alleatzen giñenian lekue? apezak an itten zittuen bee errezoak, konjuroak, alde batia, errezatu, gio buelta, beste aldia, lau aldetaa, ta beikatzen tzuen... egun betes? Konjurotoki, beste egunian? juaten giñen errot ondoa, ta beste egunian? errien... errien, a esto... erritik?... garrenian, dana, erri-errien ezkiñen, o eskin betian edo bestian, ta an itten zittuen bee errezoak, eta... ya está, oriek zeen konjuroak, ta bidean ee... bidean e letanía, letanía de los santos: Santa Catalina, San Silvestre, ta nik? ze dakit zer...
- Zertarako konjuratzen zuen?
- Kanpoak-eta guardatzeko...
- Harritik eta?
- Arritik eta, bai, guardatzeko.
- Erauntsiak eta...
- Erauntsiak... guardatzeko; eta mala tenpestat, e?
- Eta konjuratzean, zer esaten zuen?
- Letaniak ee... erraz, ezta? guk, kontestatu: “Ora pro nobis”...
- Bai, baina, zer beste?
- Besteik etzen, ori.
- Konjuro egitean zer esaten zuen?
- Letania!
- Hori besterik ez?
- Letania konjura, santu guziek atratzen zittuen: San Silvestre, Santa... Jesus! Santa Se-, e? bai, banakin nik ee... dena!
- Baina letaniak (kantatu), besterik ez...
- Letaniak? bidian letania ta gero an, errezatzen zuen, bee... errezoak!
- Hori, hori; zer zen errezu hura?
- Nik eztakit zer, latin, en latin e... latin ta, buelta alde batia ta buelta bestia ta, berak ee, apezak ee errezatzen zuen ta, bee isopoakin uste dut, bee isopoakin? ta...

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia