Elorrio (Bizkaia)

Erramu Eguneko gurutzegaiak

Erramu Eguneko gurutzegaiak <p>Erramu Egunez sahats-makila sorta apainduak eramaten ziren elizara bedeinkatzera. Gero etxe eta arloetan ipintzen ziren. San Gregorio egunean bedeinkatu egiten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-022-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erramu Egunez sahats-makila sorta apainduak eramaten ziren elizara bedeinkatzera. Gero etxe eta arloetan ipintzen ziren. San Gregorio egunean bedeinkatu egiten ziren.

Transkripzioa

-Atian kurutzia edo?
-Lehen bai, lehen kurutziek erueten zien baiña oiñ kurutzeik pe eztau iñok erueten da.
-Lehen sasoi baten?
-Hoixe! Zelako sortak erueten giñuzen geuk pe!
-Zein egunetan?
-Erremu Egunien. Erremu domekaz. Erremu Sapatuen Bergako ferixia, da Erremu Egunien kurutziak eiñ, ba sortak eiñ zeiñek baiño zeiñek ederrauak eta haundixauak. Baiña zelako mutiko pilluak! Elixia dana beteta kurutzez. Harek erdiko gradak pe danak beteta egoten zien.
-Zela eruaten ziñusten kurutze-makillok edo?
-Sortak eindda, kurioso eindda. Da gero ba batzuk sokiaz, beste batzuk euren azalaz lotuta erueten zittuen, da kurutziak dotore beren zera eindda, eta erremua eta erauntzaz. Eta beste batzuk laranjak pe bai eta beste gauza asko; eta mutiko guztiak haretxek harrapetan.
-Naranjak sortan ipinitta?
-Bai, goixen. Da mutiko guztiok harek harrapetan ariñeketan han ibiltten zien. Bai, bai.
-Eta ze soka zan lotzekua?
-Jeneralien traillak, honek abarkak ebalten ebena, jeneralien.
-Da gero elizatik pasautakuan ze eitten jakuen harei?
-Harei, etxetara partidu. Eskatu eitten [...], neri sei ero, beste batek zortzi, beste batek hamar igual, da harei eruen, eta harek emon eitten eben erriel bat ero, ba zeozer. Eta orduen sasoien diru asko zan.
-Gauza dotoria izango zan, ezta?
-Hoixe, hoixe, orduen karamelo bat pe asko zan. Oiñ ez.
-Etxetara kurutzia eginda eruaten zan, ala?
-Etxetara lotuta pixkat, lau-bost edo zortzi [...] Solo bakotxien bat ipintteko. Gero, atzo izengo zan, San Jurgi edo zera, ur bedeinkatuen eguna. [...]. Ointxe astien ixen da ba, eguenien, eguaztenien ero. San Gregorixo! San Gregorixo!, San Gregorixo! Bai. Eta orduen egoten zan ur bedeinkatuoi, hori kurutzioi eiñ eta soluen ipinttekoko. San Gregorixo ixeten zan ur bedeinkatua. Gure andriai aurten be akordau dxako baiña ba!, elixara ez juetearren...
-Eta zela eitten zan San Gregorixo egunian ur bedeinkatuaki? Bota eitten zan?
-Gero kurutziai bota eta horrek soluetan sartu eta soluetan bota eitten zan apur bat, soluetan be bota eitten zan apur bat. Lehenauko zera. San Gregorixo egunian. Hamen bai. Lehen hori ur bedeinkatuoi ekarri barik... Pazkuetan ero hor izeten zan su bedeinkatua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia