Arakil (Nafarroa)

San Juan bezperako ohiturak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKL-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Juan bezperako ohiturak Murginduetan. San Juan suaren gainetik salto egiten zen eta esaldi bat esaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- San Juan bezperan zer egiten zen? zerbait egiten zen?
- San Juan bezperan e... sub itten zen; bakotxak bee atarien... parëan? subi ta, famili guztie, xu artaa, fakotxak ee... bee itxan familie su aik-, aikin, kea gogor artzea, je! ta geo dena an artrixe (?)... ori bai.
- Salto egiten zen?
- Bai, xal-, saltatu, suben... llama an artute; ori bai.
- Eta zerbait esaten zen handik salto egitean? haren gainetik pasatzean? ez?
- Ez, ez-ez-ez-ez...
- Ez? sarna kontua dela-eta...
- Ori gero ez akordatzen.
- ‘Sarna fuera’ edo...
- Ah, guai ere! gue abuelak-eta ori zautu zuten: “Giri-giri martxa... sarna fuera, ogi t’ardo Nafarrora”; ori bai, oain...
- Eta hasieran nola esan duzu? ‘gigi-giri martxa’?
- Giri-giri martxa!... xarna fuera! xarna, nunbaitt ee xarnez iltzen ta...
- Ta, Nafarrora...
- “Xarna fuera, ogi t’ardo Nafarrora”. Ogi t’ardo eskatu ere, je!... oi ga-... gue amak eta oiek bai, baño guk ez.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia