Zepillo-fabrika
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKD-003-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Balmasedatik eraman zuten Arakaldora zepillo-fabrika: Zepillerea. Aurretik zentrala izandako tokia zen. Hainbat familia joan ziren Balmasedatik, langintza irakastera. Lanean hasi ziren asko neskak izan ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko azaroaren 18a
- Iraupena: 0:02:48
- Erref: AKD-003/007
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lantegiak
Transkripzioa
- Eta egon da holan, ez dakit nik ba, fabrikarik, eta?
- Fabrikarik bai, zepillerea, zepillerea egon zan. Hemen lehen, lehen, gure ama defuntiak esaten euen, nik ez dakit zer zan hori fabrikea, horko, Modesto-ta bizi zena. Eta gero Balmasedatik etor zen hona zepillerea.
- Ta hor zer eiten zauen ba?
- Zepilluk eiten euriezan.
- Oin Gorostidi…
- Oin Gorostidi dauen lekun. Hori zen. Bai.
- Ta hori zuk beti ezetu dozu?
- Bai, beti.
- Eta, oin zarratute dau, klaro, oin ia ez dau.
- Oin, zepillerea hona etorri zenean bere, ze hori zepillera hori ez zan egon. Hori zentrala edo ez dakit zer zan ordun. Modesto-ta bizi zienean hor, zentrala. Ez dakit nora, nondik edo zelan emoten daurien ure edo dana dala. Eta gero etor zen horra zepillerea eta gero, oin Gorostidik deuko.
- Ta etorri zanean zepillerea zer… Jende asko hasi zen herrikoa bertan beharrean?
- Bai, herriko jente gaztea, ugeri. Ze, hortik goitik bere, etxe batetik hiru neskato hasi zien; Pildainenak bere, bi edo hiru, eta, badiñotsut, etor zienean, ta Ibarretxenak bere.
- Neskak gehienak?
- Bai, neskak gehienak. Baie gero handik etor zian. Hango neskato… Fabrikea hona etor zenean, etor zan hango jentea etor zen hona irekasten hemekoeri bihar eiten. Balmasedatik etor zan jente asko hona.
- Ta erakutsi eiten eurien zelan…
- Bai, zelan behar ein. Hori, zelan behar ein, eta gero, ta gero hori bere joan zan.
- Ta non erakusten eurien hori ba?
- Ez, hango neskatoak zelan etor ziren, hango…
- Baie bertan?
- Bai, bai, bai, zelan eiten eurien zepilluek eta han. Sartu zienairi, hemeko neskatoeri, sartu zienairi eiten eutsien erakutsi, hangoak.
- Ta neskak bakarrik joaten ziren horra beharrera, ala?
- Ez, neskatok ez, mutilek be etor zien handik, e… Fameli asko etor zan handik.
- O sea ke Balmasedako jentea egongo da hamen, ez?
- Ez.
- Ez dau ia?
- Hemen egon zan. Hemen egon zien bizten, baie ia, batzuk dauz hilde eta beste batzuk dauz… Puri Puri ez dakit biziko bada, baie dau Laudion oin.
Egilea(k): Arantza Bilbao
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!