Hitanoaren transmisioan etena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-134-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Milaren ama eta izebak etxean egoten ziren eta osaba ostera kalera joaten zen, eta hika egiteko aukera gehiago izaten zuen. Joxe Marik azaltzen du elkarte gastronomikoetan gizonak egoten zirela eta haiek hika egiten zutela normalean. Joxe Mari lantokian hasi zenean, haiekin lan egiten zuen emakumearekin hika egiten zuen; gero sartutako neskekin zuka. Transmisioan etena egon dela dio Milak. Norbaitek proposatu zuelako hasi ziren kuadrilako neskak hika egiten eta azkenerako, mutil eta neska, denak hortara ohitu ziren.
- Proiektua: Antzuolan hika
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2022(e)ko martxoaren 15a
- Iraupena: 0:03:24
- Erref: ANT-134/014
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!