Joxe Mari Mendizabal Lete
Antzuola (Gipuzkoa)
(1955)
Biografia
Basalde auzoko Aritzagabasalde baserrikoa. Antzuolako hitanoa jasotzeko elkarrizketatu genuen, Mila Etxezarreta lagunarekin batera. Joxe Marik etxean jaso zuen hitanoa: bost arreba ditu eta haiekin hika hitz egiten du. Lurdes Badiola emaztearekin ere hika egiten du; koadrilakoak dira eta halaxe ohitu ziren. Bi semeei, berriz, zuka egiten diete. Oinarrizko ikasketak Antzuolan egin ostean, Bergarako Elementalean ibili zen. Elay enpresan egin du lana.
Zintak
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
# | Titulua | |
1 |
Hika, bata mutikotatik, bestea gaztetxotan hasita |
|
2 |
Lagun artean hika, bestela aldakor |
|
3 |
Hitanorik ez adinekoei edo konfidantzarik ez dutenei |
|
4 |
Seme-alabei zuka; semeek lagun artean hika |
|
5 |
Emakumeei hika egitea ez zela fina |
|
6 |
Hika baserritarrena eta baldarra, batzuentzat |
|
7 |
Hika, batzuekin bai, beste batzuekin ezin |
|
8 |
Denetariko jendea hika |
|
9 |
Elkarrizketa gutxiago, hika gutxiago |
|
10 |
Hitanoaren transmisioan etena |
|
11 |
Animaliei beti hika, toka eta noka |
|
12 |
Norbere buruari hika |
|
13 |
Hika erraz, bereziki inguruak laguntzen badu |
|
14 |
Hitanoa berreskuratzeko, transmisioa |
|
15 |
Eskolan hasi eta erdaraz jakin ez |
|
16 |
Lehengo jolasetan hizkuntza beti tartean |
|
17 |
Euskara eskura izanda, erdaraz |
|
18 |
Baserritar izateagatik burla |
|
19 |
Dutxa eta argindarra sartu zirenekoa |
|
20 |
Teknologiak aurrera, harremanak atzera |
|
21 |
Hizkuntza-ohiturak aldatu beharra |
|
22 |
Erdalduna zelakoan euskalduna izan |
|
23 |
Auzo batetik bestera, hizkera ezberdina |
|
24 |
Hasierako alardetik oraingora, alde handia |
|
25 |
Alardea oso umiliagarria zen |
|