Andoain (Gipuzkoa)

Euskaraz hitz egiteko lotsa

Euskaraz hitz egiteko lotsa <p>Baserrikoei gehixeago kostatzen zitzaien gaztelaniaz moldatzea. Gaztetan ez zuten ohiturarik lagunartean erdaraz hitz egiteko. Baina garai hartan erdaraz hitz egitea kategoriaren seinale zen; nesken artean hika hitz egitea lotsagarria zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-027-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrikoei gehixeago kostatzen zitzaien gaztelaniaz moldatzea. Gaztetan ez zuten ohiturarik lagunartean erdaraz hitz egiteko. Baina garai hartan erdaraz hitz egitea kategoriaren seinale zen; nesken artean hika hitz egitea lotsagarria zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baserrikoai gehio kostatzen al zitzaien?
- Nik uste det baietz, nik uste det, nik uste det gu kalian eta gehiyo zeatzen giñala, zea, hola erderakin beti beti baten bat izaten zan ba, ta gehiyo zeatzen genula uste det.
- Ta zuk gaztetan ba al zenun ohitturikan erderaz hitz eitteko, lagun artian?
- Ez, ez. Ni, guk esaten deu gaiñea, nere edadekuak izango gea, izango giñan oain dala, oain dala hogeita hamar, oain dala berrogei urte izango giñan euskeraz erabat, kuadrilla guztiyak euskeraz, beti euskeraz iten genula, beti.
- Ta ba al zan kalian hola erderaz hitz ein nahiago, nahio zunikan edo? Erderaz hitz eittia hobia balitz bezela?
- Jode, kategoriya, particularmente emakume txoru hoik, "esas chocholiñas". Haik hasi zian ya erderaz ta hola, zea... Nere andriak, esaten dizuten bezela, hika. Baten bati esan, jolines! Hoi zea zan "una blasfemia" esaten zuen bezela.
- Hika hitz eittea?
- Hika hitz ein neskei ta euskeraz hitz ein, ez, ez. Erderaz, erderaz.
- Hura hobia?
- Bai, "señorita de postín." Nik euskeraz; "de castellano"..., erderaz, "castellano".

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia