Ezkon-bidaian, Bilbora
Hizlaria(k):
Larrañaga Orbea, Maria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-082-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ezkontzako bantekearen ondoren joan ziren ezkon-bidaira. Maletak hartu eta oinez jaitsi ziren Bergarako tren-geltokira. Han hartu zuten Bilbora joateko trena. Mariaren senarrak ondo ezagutzen zuen Bilbo, bertan egon baitzen soldadu denboran. Auzoko beste bikote batekin batera ospatu zuten bai ezkontza baita ezkon-bidaia ere. Gerraostea izanik, astean egun batean ogi gabeko eguna izaten omen zen. Mariaren ahizpa batek etxean egindako ogia jarri zien maletan Bilbora eramateko. Ogi gabeko eguna iritsi zenean, ogia maletatik atera eta hoteleko jendearekin elkarbanatu zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko irailaren 09a
- Iraupena: 0:02:41
- Erref: ANT-082/020
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!