Maria LarraƱaga Orbea
Antzuola (Gipuzkoa) (1921-2017)
Biografia
Ugarriagazpikoa baserrian jaio zen, bost ahizpatatik hirugarrena. Aita bertakoa zen, eta ama, berriz, Elorriotik etorritakoa. Auzoko eskolan ikasi zuen seitik hamar urtera arte. Maisua sakristau eta ile-apaintzailea ere bazen, eta emazte sukaldariarekin batera taberna-jatetxea kudeatzen zuten auzoan. Mariak ezkondu aurretik josten ikasi zuen Bergaran. Gaspar jatetxean ere aritu zen, janariak prestatzen ikasten. Elosuko Amezeta baserriko Gregorio Muruamendiarazerekin ezkondu zen, eta bost seme-alaba izan zituzten. Ezkontza ospakizunerako txahala hil zutelako, garaiko legearen aurka, Guardia Zibilaren bisita izan zuten. 1946. urtean etxea erre zitzaien, katu batek ogia egosteko labean sartu, eta su hartuta ganbarara ihes egin zuenean. Mariaren semea Joxe Mari ere egon zen elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ANT-082 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ANT-083 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute