Kupoa noiz kendu zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 07a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: ANT-077/036
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Berrogeittik berrogeta bostera edo hola kendu zan kupo, entregau biharra ta horrek. Uste dot hor. Igual lehentxuao igual, e.
-Zu ordurako ia hemen zaozen?
-Ez, ez. Ni hirurogeixan etorri nintzan honutz. Ni hona etorri baiño bastante lehenao kendu zan hori. Ni soldau jun baiño lehen. Cincuenta y tresian jun nintzan ni soldau eta hori lehentxuao. Cuarenta y cinco-cincuenta bittarte hortara holaxe kendu zan hori.
-Esan dozu hogeta seikin ezkondu ziñala.
-Bai.
-Orduan ciencuenta y nueven ya hemen zaozen.
-Bai.
-Hamarkada bat lehenao?
-Bai, hamarkada bat lehenao edo hola. Gero errotak-eta libre egon zien, normaltzen jun zan puxkat bizimodua. Oin akordu jat gauz bat, hor etortzen zienak losagabe batzuk zien Abastos-etatik, Abastosko jentia etortzen zan garixa pixatzera-ta, bestiak-eta. Hemen zegon famelixa bat Madarixa baserrixan ba puxkat berezixak zien erak, e. Berezixak eta puxkat tokedunak zien Madarixa basarrixan eta. Eta harek eskopetia-ta, orduan zenbat egongo zien, harek eskopetia zeuken etxian eta, hor etorri zan batek haura amenazau ein eban: "Vamos a subir a registrar el caserío" ta. "Sartu eingo haiz, urtetzen doken ikusikok!" (barreak). "Sartu eingo haiz, urtetzen doken ikusikok!".
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!