Astoaren azpian, ezkutalekua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 07a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: ANT-077/032
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Eta zuen arto eta gari eta entregau egin bihar izango ziñuen, ezta?
-Parte bat entregau eitten zan, bai. Ba orduan deklarauta zeuan "cuantas áreas de siembra. Pues de ahí calculaban; si el año fuese bueno fuese malo era igual, había que entregar". Bai, "fanegas", bai. Basarrixan gordetzen-eta ibiltzen zian, akordatzen naiz ni. Gure basarrixan euan astua lotuta egoten zan tokixan, gaiñian astua lotuta. Haura ez zeuan topatzeik ezta... Nik zenbat aldiz harrezkero... Gure aittai-ta nola akordau jaten haura. Astua azpixan, lurrian zulo biribil bat in. Biribilla ez, baiña bastante barrura, e; gaiñian burdixan burpil bat bota, biribil-biribilla, burdixan burpilla bota eta harekin tapauta egoten zan, eta gaiñian astua. Eta azpixan babia ta etxian biharreneko gauzak.
-Orduan etorri eta registrau eitten zittuen basarrixak?
-Baietz esaten dabe. Ni neu horrekin..., gurian sekula erresjistratzera etorri zienik-eta ez nok akordatzen, baiña bai-bai, rejistratzen ibiltzen zien basarrixak, e.
-Tokaitten zana ez bazeben pagatzen, zer?
-Ez dakit zela zertzen zien. Erositta eruandakuak'e bai batzun batzuk. Erosi, gero entregatzeko erosittakuak be.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!