Errazionamendua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 07a
- Iraupena: 0:02:11
- Erref: ANT-077/031
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
-Lehen orduan gordetzen ziñain zubipeian?
-Bai, bai. Zubipian, bai. Baitta hor baztarra jo zeban abioia Altzetan. Haura hor Intxorta, Deskargan edo zulatuta zetorren, ta hemen baju-baju, eta gure aittak akordatzen naiz, gure aittak-eta bizkarrian hartu ta ra! Hor kaiñu bat euan, kaiñu haundi bat euan hor. Ur kaiñua, eta han azpira juten giñan.
-Baezpada be.
-Baezpada be, baezpada be. Gero harek abioi harek, klaro, Deskarga ezin pasau izan eban, alturaik ez zekarren /etzekarren/, behera bajatzen-bajatzen eta hortxe baztarra jo eban, Altzetako basarrixan azpikaldian. Gaztaiña zahar batzuk eta akordatzen naiz zela, gero haura zela dana desguazau eta piezak soltau eta ekarri eben honaa eta; pilotua hil ein zan. Piloto bakarra zoiarren, e. Bakarra zoiarren. Hil ein zala esan eben. Klaro, nik orduan ba lau urte neuzkan eta ez dauzkat nik orduko gauzak. Baiña entzundakua.
-Zuk goguan izango dozu, eta gaiñera basarrixan bizittakua bazara, razionamentua-eta lehen kontau dittuzun gauzak [ezautuko ziñuzen].
-Razionamentua, hoixe razionamentua. Ni razionamentuan txandan egotera aillegauta nao.
-Kolan?
-Kolan, bai, bai. Eta hori, razionamentuaren kola hori egoten zan gerriak urten ebanian nere osaba zeuan hemen, tio zeuan alkate. Gure aittan anaia. Eta harek etxe bat zeukan, bera zapaterua zan eta zapaterixia eukan. Eta hari etxia rekisau otsen eta razionamentua, oin Antzuelan arraindegixa daon lekuan emoten zan razionamentua, razionamentuko jenerua, olixua edo hau edo hori edo bestia edo holako zerak. Akordatzen naiz nola emoten zeben.
-Ogixa be emuten zeben?
-Ogi moduko bat. Holako zer batzuk. Baltza ta txarra. Guk geuk, klaro, errotia-ta laguntasuntxua-ta. Ogi falta haundirik be ez giñuan euki, oin beste gauza batzuk inbirixa galanta pasau be bai. Txokolate gutxi egoten zan, gaurko umiak beste txokolate ez zan ibiltzen. Eta olixua ta horrek danok neurtuta, azukarra ta. Hain neurtuta eze, ez zan /etzan/ aillegatzen eta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!