Instrukzioa eskolan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldadu zihoazen mutilei instrukzioa erakusten zien maisuak, pilotalekuan. Instrukzioa erakusten zieten eskolan ere, Cara al Sol kantatu eta desfilea ere egiten zuten.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 07a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: ANT-077/018
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Umetako kontuak ba umetan dotrinia atzetik aurrera eta aurretik atzera. Gero orduan zeren maistruak. Akordatzen naiz ni gu mutikuak. Soldau juteko mutillei instruziñuak erakusten otsen pelotalekuan maistruak domeka goizetan. Eta gu juten giñan harek ikustera eta esaten giñuan: "Joe, horrek baiño hobeto eitten juau guk instruziñua". Maestro nazionalak instruziñua erakusten soldau renplaz....
- Kintueri?
- Kinttuei.
- Entzun barik neuan hori.
- Ba hori ni hemen naon bezela, hori egixa da.
- Pelotalekuan?
- Jai goizetan, soldau, filetan integrau bihar zeben kintuei instruziñua erakusten otsen maestro nazionalak. Eta guri astian egunero gimnasia, instruziñua, 'Cara al Sol'. Formauta, e, 'Cara al Sol', eta danak. Gero Antzuelan zeren moruen gerrako fusillak zeren Antzuelan, eta harekin.
- Desfilekuak?
- Desfilekuak! Danak! Eta lehen esan dotena, jun horra Azalditta-Lizargarate aldera ta gu patrullak ein eta. Sistema, e...
- Lehen aittatu dozu Koroso. Basarrira?
- Ingurura.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!