Antzuola (Gipuzkoa)

Eskola egunez eta gauez

Eskola egunez eta gauez <p>Eskolan sei urterekin hasi zen, nazionaletan. Erdaldunak ziren maisuak. 12 urte arte ibili zen. <em>Cara al Sol</em> kantatzen zuten, eta Koroso aldera joan, eta gerrara jolasten zuten maisuekin. Gaueko eskolan ibili zen, maisuarekin, 14-15 urterekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan sei urterekin hasi zen, nazionaletan. Erdaldunak ziren maisuak. 12 urte arte ibili zen. Cara al Sol kantatzen zuten, eta Koroso aldera joan, eta gerrara jolasten zuten maisuekin. Gaueko eskolan ibili zen, maisuarekin, 14-15 urterekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Joan gaittezen pittin bat atzera. Pentsaitten dot eskolan hasiko ziñala Antzuolan?
- Eskolan hasiko nintzan ni sei urtekin edo hola.
- Eskola txikiñian hasi ziñan zu be?
- Orduan eskola txikirik... Eskola txikixa zeon umiak-eta hartzen zien lekuak, baiña ni ya hasi nintzan eskolara ya "Nacionales", eskola nazionaletan erderazko maistruakin, maixuekin. Eta guk hitzik be ez erderaz, eta harek euskeraz be ez eta benga han zelabaitt entenditzen hasi giñan. Eta gero eskolan ibilli nintzan hamabi urtera arte. Eta gero..., orduan ez giñuan asko ikisi, e.
- Seikin hasitta?
- Seikin hasitta. Orduan ikisi giñuan 'Cara al Sol'a kantau ta Koroso aldera ta jun maixuekin eta gerrilletan eta, hola prisionero grupuak patrullekin eta, harrapatzen eta hola.
- Gerria orduantxe akabauta...
- Akabauta, akabauta gerria zeon, eta holako zerak. Gero ibilli nintzan eta kartilla eskolaridadia daukat etarata ni[k] gabeko eskolan. Bueno, gabeko eskolia esaten jakon, eskola partikularra egoten zan ba hamalau-hamabost urteko mutil gaztiak pagauta, maestro nazionalak gabetan emoten eben eskolia eta nik daukaten eskola apurra, asko ez neban ikasi artian, harrezkero biharrak erakusi dostan eskolia daukat nik. Baiña aillegau nintzan kartilla eskolaridadia, Estudios Primariosetako zera etaratzera aillegau nintzan.
- Gabaz ikasitta?
- Gabaz, gabaz, gabeko eskolia esaten jakon, gabeko eskolia. Orduan etaratakua daukat kartilla eskolaridadia. Estudios Primarios oin esaten dabe.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia