Antiguako errota
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ezkondu arte egon zen Eibarren. Gero Antiguako errota hartu zuen. Labea berritu zuen, 1960. urtean, eta ogia egiten hasi zen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 07a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ANT-077/012
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak , Baserria » Baserriko lanak » Garia , Baserria » Baserriko lanak » Errota
Transkripzioa
-Eibarren zenbat denpora egin zeen?
-Ba hogeta hiru urte, lizenziau nintzanetik hona etorri arte, oin bizi naizen lekura etorri arte. Ezkondu nintzan arte.
-Ezkondu ziñanian errota hau hartu zeen?
-Bai, bai. Ezkondu nintzanerako errota hau hartuta neukan.
-Ya lanian hasitta?
-Ez, lanian hasteke. Lelengo lana ein giñuana, oin hor daon labe hori ein eta. Ezkondu ta hasi nintzan.
-Zuk Antiguako errota hau hartu zebenian, ondiok hemen ogirik ez zan egiten?
-Bai. Baiña labia zeon oso zaharra, eta labe hori berrixa neuk ein neben. Oin zaharra da hori be. Labe hori ein zan milla ta beratzirehun eta hirurogeigarren urtian, in zan labe hau, eta ya labia ein zanian ogi eitten hasi nintzan hamen. Puxkat ikisi neben Eibarren eta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!