Antzuola (Gipuzkoa)

11 urterekin neskame

11 urterekin neskame Galarazita zuten euskaraz mintzatzea, baina ez zituzten zigortzen euskaraz egiteagatik. "Komunio generala" egin eta gero, 11 urterekin neskame joan zen Bergarara, Antzuolako jostun bat ezkonduta zegoen etxera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-072-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Galarazita zuten euskaraz mintzatzea, baina ez zituzten zigortzen euskaraz egiteagatik. "Komunio generala" egin eta gero, 11 urterekin neskame joan zen Bergarara, Antzuolako jostun bat ezkonduta zegoen etxera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hor ya euskeraz egin ezkero kastigua?
- Hori gerrako denporan, kastigua be ez, baiña ez zeben lagatzen, ahal dala erderaz itten giñuan, geizki edo ondo.
- Mutillak eukitten euein-edo eraztuna edo beste piezaren bat eukitten euein, euskeraz egitten ebenari emuten otsaiña, eta gero harek beste lagun bat entzuten ba eben euskeraz egitten hari pasaitten otsan eta gero klasia akabaitten zanian, ba eraztunori edo zeori eukenak kastigua jasoten eben. Neskakin ez dot uste pasaitten zanik.
- Guk ez dogu hori ezagutu, nik ez dot hori ezagutu, ez.
- Zenbat urte arte egon ziñan eskolan?
- Eskolan ba, hamaika urtekin jun nitzan kriada, ba, hamaika urte.
- Hamaika urte arte.
- Komunio jenerala in giñuanian, ala, martxa!
- Komunio reala?
- Komunio jenerala esaten gotsan. Bai, “la primera comunión”.
- Jenerala esaten zotsain zuek?
- Bai.
- Hori zer zan, leheningua?
- Ez, lehelengua komunio txikixa, zazpi urtekin, eta gero hamar-hamaika urtekin komunio jenerala, eta haura in ezkerio “ya estaba”.
- Orduen komunio jeneral hori in zebenian, ya urten zeben eskolatik?
- Bai, leister.
- Eta handik fan ziñan…
- Kriada, Bergarara.
- Nora? Baserriren batera, edo?
- Ez, ez, kalera, kalera, kalera.
- Eta hori ziran, euko zittun hamaika bat urte esan dozu?
- Hamaika bai, hamaika-hamabi, hortxe-hortxe.
- Orduen gerria hasi aurretik.
- Bai.
- Ze giro euen Bergaran? Ze in zeben, hola aberatsen baten etxian-edo?
- Ez, Antzuolako alabia zan, Eufemia zeukan izena. Baiña zeuan Bergaran ezkonduta, eta harek itten zeban josten, eta harek josten itteko ni eruan ninduan ba etxeko lantxuak in eta errekauak in eta itteko.
- Eta han Bergaran ez ziñan eskolan ibilli?
- Ez, kitto, “ya se acabó”. Nik asko dakit e?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia