"Eskola txiki"tik nazionaletara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-072-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Eskola Txikixa"n hasi zen umetan, eta gero eskola nazionaletara pasatu zen. Eskolak beti jaso izan ditu euskaraz, baina gerrara arte libre zuten euren artean euskara erabiltzea eta ondoren ez. Doña Isabel eta doña Blanca izan zituen maistra eskola nazionaletan eta Maria "Eskola Txikixa"n. "Eskola Txikixa"n jolasean ibiltzen ziren gehienbat, benetan ikasten eskola nazionaletan hasi zen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:02:01
- Erref: ANT-072/003
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Eskolara be hemen fan ziñan?
-Eskolara bai hementxe. Hortxe.
-Eskola Txikixa edo hori?
-Bai, Eskola Txikira lelengo umetan eta gero ba haunditxuauak ein giñanian ba bestera, hortxe.
-Hurrengo nazionaletara?
-Bai.
-Eta zuek eskolia euskeraz jasotzen ziñuen ala erderaz?
-Euskeraz eitten giñuan baiña gero prohibidu ein zeben euskeraz. Gero erderaz. Gerrako denboran.
-Gerra denporan kendu eiñ eben euskeria?
-Bai, bai, bai. Ez oskuen lagatzen euskeraz, dana erderaz.
-Eta gerra aurreko eskolan klasiak euskeraz emuten otsuein ala erderaz?
-Erderaz, erderaz, erderaz.
-Baiña zeuen artian euskeraz ibilttia libre zeukazuen?
-Bai, ibiltzen giñan, eitten giñuan.
-Akordatzen za ze maixu edo ze maistra edo zer euki zebein?
-Maistrak? Ba nik euki nittuan ez dakit bi edo hiru edo. Kanbixau...
-Izenik edo goguan daukotzu?
-Bai, doña Isabel bat. Eta gero doña Blanca, eta gero bestia ez dakit, ez naiz akordatzen.
-Eta Eskola Txikiko kontuak? Goguan daukatzu zenbat urtekin fan ziñan?
-Eskola Txikira ba zazpi urtekin edo holaxe jungo nintzan.
-Klaro, Puritak esan eben bera bi urtekin edo gutxiaokin fan zala.
-Bai? Ba ez, nik ez dot uste hain txikittan jun nintzanik. Nik goguan daukat behintzat zela andra batek emuten zoskun eskolia edo. Eskolia edo, jolastera juten giñan, jolastera.
-Antzuelako emakume bat?
-Bai, bai, bai.
-Zela euken izena horrek?
-Maria.
-Orduan eskola txiki horretan...
-Jolas, jolastu eitten giñan. Bai.
-Eta han irakurri eta holako gauzarik?
-Ez, ez, ez.
-Eta gero ya ikasten hasi ziñain?
-Bestian. Bai, bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!