Antzuola (Gipuzkoa)

Antzuola eta Bergara elkartuta

Antzuola eta Bergara elkartuta XIV. mendean elkartu omen ziren Antzuola eta Bergara, "para siempre jamás", eliza nagusia Uzarragakoa zenean. Gallastegiren Dorrearen harriekin eraiki omen zuten Olaran etxea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-070-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
XIV. mendean elkartu omen ziren Antzuola eta Bergara, "para siempre jamás", eliza nagusia Uzarragakoa zenean. Gallastegiren Dorrearen harriekin eraiki omen zuten Olaran etxea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garai haretan oingo modura Antzuola eta Bergara aparte egozen, edo…?
- Ez, aparte.
- Betik izan da aparte Antzuola?
- Ez, ez, ez, ez, ez, ez. Lehenago uniduta, alkarrekin egon ziran urte mordoxkia. Horrek artian Uzarraga zegoela, osake Antzuolak artian ezeban esistitzen.
- Izena be ez?
- Izena, izena bai bazegoen itxuria dauenez zeozerena. Baiña lehelengo Uzarraga zan hau.
- Eta hori zer zan, Bergarako auzo bat?
- Ez, haura zan Antzuola, hamengua. Baiña elizia zeguan han, Uzarragan, eta hemen elizia milla bostehun eta hogeta bostian in zeben, orduan konsagrau zan hau eliza hau. Baiña aurretik, nik uste dot hor milla hirurehun ta piku zeren baten unidu zirela Antzuolakuak Bergarakin “para siempre jamás” orduan baiña segidun gero hasi ziran. Gero hemen ittia pentsau zeben elizia, haura puxka bat urrin samar edo separau geratzen zala, eta ordurako hamen egongo ziran etxiak edo egindda, porke hor etxe bakarrak bazeren. Bat, Gallastegi uste dot zala, “Torre de Gallastegui”-edo, gero ya hura jausi egin zan. Haren harrixakin eta gauzak, hango harlandu eta harrixakin in zeben oin Olaran dan etxe hori. Hor dago, ez dakit ikusiko zindduen zuk…
- Igual ez, Kultur Etxia-eta egongo da hor?
- Bai, kultura, hor gauza asko dare. Oin arte egon da, oin in dabe bertan beste berri bat in dabe jubilauendako eta auditorixua eta horreik danak in dira oin.
- Herriko gauzetarako, ezta?
- Bai, auditorixua eta zera, medikuendako despatxua be hor doia oin, ondiokan jendia…
- Anbulatorixo edo holako zerbait?
- Anbulatorixua han doia. Eta gero dago “Centro de día” eta dago baitta zera, “Casas Tuteladas”-edo. Hortariko…
- Emakumientzako eta hola?
- Bai, nahi dabenak batzuk jarritta dago ya bertan bizitzen. Tutelau ba horrek janak eta ingo jaue eta gero ba bestela norberak ittia, nahi dozun bezela etxian zertzeko.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia