Ile-apaindegiak; orrazkerak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-068-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ANT-068/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Orrazkerak
Transkripzioa
-Eta gero ulia eta. Jarraitzen zenduen modaren bat? Egoten zan hemen pelukerixarik Antzuelan?
-Bai, bastante azkar hasi zan. Ni gaztia nintzala Bergaa juten giñan pelukerixara. Permanentia, orduan permanentia urtian bat edo bi eitten zien eta gero haura moldau biher izeten zan ahal zan moduan etxian handi aurrera. Enda...
-Eta bestela umetan, kopetak edo?
-Ez. Moztuta ebaltzen giñuan guk. Eztakitt nun mozten giñuan. Aittak igual moztuko [zotsen], edo amak edo. Eztakitt ze eittten zoskuen, baiña motza ebaltzen giñuan illia. Orduan ille luzeik gutxik ebaltzen zeben.
-Laburrakin errezago...
-Bai. Jolin, garbitzeko eta diferentzia edarra. Garbittu? Orduan burua garbitzia eta iñoi akordau be eztakitt eitten jakon.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!