Antzuola (Gipuzkoa)

Herriko eskola; maristen ikastetxea gerra garaian

Herriko eskola; maristen ikastetxea gerra garaian <p>Herriko eskola. Gerra hasi zenean, itxi egin zuten eta gerora soldaduak egon ziren bertan. Eskola kontuak. Maristen eskola. Gerra garaian, komentua erre zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-067-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Herriko eskola. Gerra hasi zenean, itxi egin zuten eta gerora soldaduak egon ziren bertan. Eskola kontuak. Maristen eskola. Gerra garaian, komentua erre zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolara, herriko eskolara lehenengo?
-Bai. Zazpi urtekin. Zazpi, zortzi ein baiño lehen herriko eskolara. Eta han pasau giñuan gerria hasi artekua. Baiña..
-Herriko eskolia nun zeuan?
-Herriko eskolia ointxe dauan tokixan. Eskolak edarrak zeren. Orduantxe aurreko urten batzutan edo eindda zeren eskola beri-berrixak gu hasi giñanian. Eta gero eskoletan soldauak egon zien, eta gerria akabau artian ixa ez zan egon eskolaik kalian.
-Eta eskola zaharrak nun?
-Ez zauan eskola zaharrik. Gero Maristak zeren.
-Baiña zuk esan dozu...
-Haura goixan, Usarran. Herrixan ez. Goixan zeuan Usarrako ermittian onduan, holako teilla...
-Pentsatzen neban herrixan aurretik beste tokiren baten egon zala...
-Ez, ez.
-Ume txikixena...
-Ume txikixena be hantxe zeuan. Dana toki baten zeren. Han maistra txikixa egoten zan, zazpi urte aurreko edo sei urtera arteko umiekin egoten zan. Maistra txikixa han txikixan eta gero zazpi urtetik gorakuak danok batera.
-Neska eta mutil?
-Ez. Lau eskola zeren. Baten egoten zien zazpi urteti hamar urtera artekuak edo. Eta bestian, hamalau urtera artian izeten zan orduan eskolia asko hartu bihar zebenena. Bestiak lehenao akabatzen giñuan. Enda mutillak be holaxe. Eta gero mutillendako zeuan maristetan. Haura pagauta partikularra izeten zan.
-Baiña harek fama haundixa...
-Bai, haundixa. Bergaratik eta danetik etortzen zien hara eskolara mutillak. Eta holaxe. Gero haura be ezkutau zan eta. Maristak be jun zien eta.
-Gerra sasoian erre egin zan Maristena?
-Eskolia ez, elizia, elizia. Konbentua erre zan. Erre zeben. Enda maristak etxia, bueno etxia, konbentua kamin kontran eta etxia atzera han be bazeuken, baiña eskolia aparte, elizatik aparte zeuken. Beste pabelloe bat, eta han bi eskola. Harek be batzuk gaztiauak eta bestiak zaharrauak, bi zeretan eukitzen zittuen.
-Eta mutil asko egongo zien, ezta?
-Bai. Herriko gehixenak behintzet han ibilittakuak izengo zien. Danak ez zien izengo, baiña... Gero lanera.
-Pagau ein bihar izaten zan maristetara joateko?
-Bai. Ez dakit zenbat pagatzen zaben. Guriak ez, guriak ezkerio, gure anaiak ezkerio hasiko zan maristetakua. Harek aurreko maistro zaharrakin ibilittakua-eta esaten dabe behintzet. Gerra denporan ezkutau zan, harrezkero ez dao maristaik hemen eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia