Antzuola (Gipuzkoa)

Antzinako ohiturak: errogatibak; bedeinkazioak...

Antzinako ohiturak: errogatibak; bedeinkazioak... Antiguako ermita, Irimoegi auzoan. Ermitako beata, urtean birritan joaten zen baserriz baserri garia... batzen. Antzuolako abadeak bedeinkazioa egiten zuen baserrietan; errogatibak. Trumoia zegoenean kandela bedeinkatua ipintzen zen. Ohitura horiek noiz hasi ziren galtzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-057-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Antiguako ermita, Irimoegi auzoan. Ermitako beata, urtean birritan joaten zen baserriz baserri garia... batzen. Antzuolako abadeak bedeinkazioa egiten zuen baserrietan; errogatibak. Trumoia zegoenean kandela bedeinkatua ipintzen zen. Ohitura horiek noiz hasi ziren galtzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta garixa esaten dozu, garixa-ta emoten jakuela. Abadieri be zeoze emoten jakuen, ezta?
- Baitta! Abadiari be ekartzen jakon orduan. Ahaztuta nao ixa. Antiguako hori Irimoei horrena da. Antioko ermittia jakingo dozu nun daon... Ba, hor bietia esaten jakon andra bat eoten zan hori gobernatzen zebana, ta haura urtian bi bider etortzen zan eskian etxetara. Baten eruten zeban, badakit eruten zebana, garixa --hori ointxe laster, ointxe, udan, garixa zertzen zanian-- eta, gero, udazkenian, babia be bai. Eta beste zeoze emoten bazontsan, ba, klaro, be bai. Hortik bizi zan hori beste zer barik, andra hori.
- Hori Antiguako biatiak?
- Bai, bai Antioko bietia.
- Eta bertako Antzuolako abadiak?
- Antzuolako abadiak, ba, ez dakit nik ze eukiko zeben. Guk ez giñuan Antzuolako abadeik. Lehen pagatzen zian bautizuak eta entierruak eta horrek danak pagau eitten zian lehen, ta oin ez da pagatzen ezer. Baiña gero, ba, ez dakit, kuotak edo zela [...] bezela arreglatzen dien horrek, Caritas-ak eta... Badakizu, gauza asko zertzen da ta... Ez dakit abadiak oin zela... Sueldo txikixa daukela esaten dabe, baiña horrek estaduek-edo pagauko dittu. Ez dakit... Ez dakit...
- Eta... Ez, ba... Abadia esaten dozu ez dakazula goguan... Bedeinkaziñorik-edo eitten zan?
- Bai! Bai!
- Eta bedeinkaziñua eindakuan ez zeban ezer jasotzen?
- Baitta! Oillaskuak. Orduan be oillaskuak edo ze izeten zian? Oillaskuak.
- Ez...
- Bai.
- Arrautzak.
- Ez, arrautzak bakarrik ez. Oillaskon bat eta arrautzak edo hori. Etxetara etortzen zian, bai. Eitten zeban bedeinkaziñua.
- [...] zestokadia kargauta hor [...] zeben bidian...
- Hori izeten zan, ba, ointxe, garixa burutzen zanian ta zera eitten zanian. Eitten zeben bai, bai, bedeinkaziñua. Eta gero, rogatibak. Seko zeuanian kanpua, rogatibak eitten zittuen. Antiguara hortik bueltia eiñaz, [...] errezauaz. Hiru egun-edo, hori, eurixa ein deixen. Baitta hori be. Bai.
- Bedeinkaziñuena esaten dozu oin. Ze izango zan maiatz inguruan edo?
- Bai, bai. Garixa... Ointxe. "Mayo", "junio"... ba! Ointxe, ointxe izengo zan.
- Ze juaten zian abadiak bertaraiñok basarriraiñok?
- Bai, bai, monagilluakin juten zan haura! Horrek esan dabena, zesto haundi batekin erregaluak batzeko ta hori.
- Orduan, soluan bertan eitten zeben bedeinkaziñua?
- Bueno, bai, bai, etxe inguruan. Hori, badakizu, bedeinkaziñua etxe inguruan. Bai, soruan, terrenuan, bere terrenuan.
- Eta esaten dozu, gero, rogatibak. Hori ze zan? Sikutia zeuanian bakarrik?
- Bai, eurixa eskatzeko. Eta hori izeten zan, ba, elizan urten eta: "Ora pro nobis, sancta Dei Genitrix. Ora pro nobis"... Antiguatik bueltia ein, ta atzera elizara. Hori eskatzen zan lehen, rogatibak esaten jakon. Oin ez dao, ezebe ez da eitten oin. Gero, trumoia zeuanian, kandelia piztu, kandela bedeinkatua.
- Gauza guzti horrek, gitxi gorabehera, rogatibak eta bedeinkaziñuak, noiz hasi zian pixkat ohittura horrek galtzen?
- Ba! Hori noiz hasi zan... A! Galtzen? Ez dakit. Nik noiz ezin dot esan, baiña, ba! Aspaldian [...] behintzat. Aspaldian ez da ezer eitten. Honezkero berrogei urte baiño gehixao igual. Bai, bai, bai. Bai.
- Eta esaten dozu bautizuak eta entierruak eta pagau eitten ziala?
- Bai. Bueno, bautizuak pagau-pagau ez dakit; entierruak bai. Bautizua gero... Han be eruten jakon, ba, erregaluak abadiai. Eta gero erak emoten zeben txokolatia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia