Antzuola (Gipuzkoa)

Eskola kontuak: Bergarako mojak

Eskola kontuak: Bergarako mojak Umetan mojetan ikasitakoa Bergaran. Ikastetxean neska asko; izen handia zuen. Ikasleen artean desberdintasunak; internak. Zer ikasten zuten. Nesken hezkuntza.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-047-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan mojetan ikasitakoa Bergaran. Ikastetxean neska asko; izen handia zuen. Ikasleen artean desberdintasunak; internak. Zer ikasten zuten. Nesken hezkuntza.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ume-umetan esan dozu Bergaran ibili ziñala eskolan monjetan.
-Bai, monjetan han ibili nintzan Bergan eskolan.
-Eta han zelakuak zien klasiak, gogorrak?
-Danerakuak han e, batzuk gogorrak eta... Oinddio puntuan hil da ni eskolan ibili nintzan..., Madre Rosario. Bai, oinddio bi urte ez dakit dien gure Maitek esan ostala.
-Jente asko egoten zan, ezta?
-Bai, bai, jente asko egoten zan.
-Izen ona zekan eskola horrek?
[...]
-Bai, Enseñanza. Oin be Enseñanzia badao Bergan, e.
-Baiña jente asko interna kanpotik etortzen zan.
-Bai, bai, kanpotik etorten zan. Jente aberatsa be bai kanpotik etorten zan leheno horra.
-Jente aberatsa?
-Bai, bai. Hor aberatsak egon zan klase bat, aberatsak edo, dirua zeukenak, zertzen zebenak. Eta beste batzuk... bestelakuak izengo zien.
-Hor be diferentziak egongo zien. Batzuk internak eta...
-Bai. Aberatsak eta internak, eta beste zerak egoten zien. Bi klase.
-Eta zertan igartzen zan hori? Uniformia diferentia zan ala...
-Uniformia erabilten zeben zerak, pagatzen zebenak. Guk uniformeik ez giñuan erabiltten.
-Ze uniforme erabiltzen zeben?
-Azul marinua. Bai, uniforme azul marinua ibiltten zan.
-Gogorrak zian monjak?
-Batzuk gogorrak, beste batzuk biguntxuauak, eta danerakuak han'e egoten zien.
-Ze ikasten zenduen?
-Ze ikesi? Ba dotriñia. Orduan dotriñia zan printzipalen hori; dotriñia eta leitzen eta eskribitzen eta holakotxe gauzak.
-Nesken edukaziñuari ez jako inportantziarik emon, behintzat lehen. Neskak dotriñia, josten, koziñia...
-Guk hortarako astirik ez giñuan izen, laster alde ein bihar izan giñuan handik. Bai ba, ama hil zan, aitta gaixotu zan; aitta gaixotu zanien etxera eruan nindduen, eta gero handik Elusura eskolara.
-Orduan zu monjetara zenbat urtekin?
-Xei urtekin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia