Maristak Antzuolan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-045-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Maristen komentua. Maristen inguruko kontuak. Aitari baserriko lanetan laguntzen zion eta eskolara joan gabe geratzen zen sarri.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko irailaren 29a
- Iraupena: 0:04:40
- Erref: ANT-045/012
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eraikuntza erlijiosoak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Antzuelako kontuak..., akabau bariak dia Antzuelako kontuak.
-Umetan, gazte-denporan zelakua zan herrixa? Kaliak-eta?
-Kaliak? Oin eztao konparaziñoik be. Oin ein dau buelta bat!
-Etxe asko ein dia eta.
-Etxe asko berrixak. Orduan Maristak. Konbentua zeuan haundixa han. Eta Maristak egongo zien ehun eta berrogeta hamar igual, marista. Eta herrirako, herriko jenerua hartzeko ikaragarri onak; nahiz sagarra, nahiz frutia, edozer jenero hartzeko. Patatia..., eta harek alde eittiakin basarrirako ez zan... Esnia... Badakizu harek zenbat jenero hartzen zeben! Harek alde-edo, bai, gastau, azkenian gastau ein zian, ez dakit nora jun zian be. Ze herritta jun zan hoi? Ez, ze herri zan hoi?
Tomasa: Bakoitza bere lekutara.
[...]
-Maristak noiz etorri zian Antzuolara, hori badakizue?
-Maristak? Auskalo noiztik.
Tomasa: Beti ezautu dittugu guk.
-Zuek beti ezautu dittuzue maristak...
-Guk beti ezautu dittugu. Gero gerra denporan hondatu zian e?
Tomasa: Gure basarrira ekartzen zittuen txorixuak sekatzera. Ugartetorria haundixa zan, eta eitten giñuan keia, eta haretxek ontzen, maristak etortzen zien. Etortzen zianak, txorixuak hartu, eruaterakuan, zela esaten jakon hari, (Zaltei) ; kriaua zan haura.
-Maristen kriaua, baiña argixa, tipo argixa. Izena be ipinitta zeukan, "Hermano Lucas" ipiñi otsen izena be. Baiña zan puxkat eraten zebana-eta...
-Eta orduan esan dozu, Ugartetorren ze eitten zenduen maristendako?
-Txorixo pila bat, konparaziño batera, hamen danian ipiñiko balia bezela sukaldian.
Tomasa: Guk ondu eitten giñutzen, keia emun.
-Keia emon, sekatu ta...
Tomasa: Harek etortzen zien, aurrerago esaten doun hori etortzen zan: "Preparau die?", eta "Ba ikutu, hor zela daren, laste dia." Meriendatzera etortzen zien hiru lagun. Hermano Victor...
-Argixa zan haura be.
Tomasa: Praktikante eitten zeban. Eta gehixao be etortzen zien [...].
-Maristak nun zeken konbentua?
-Oin badago ba entradan etxe berrixak, kooperatiba moduan hoi; hantxe zan, maristak hantxe zian.
Tomasa: Kaletik be ezaun da. Kanpantorria dauka bistan oindio, kanpantorria dao oindio bistan maristena. Beittuizu elizan entradan zela daon kanpantorre txiki bat.
-Eta behetik gora ixo eta han San Jose han goixan, holako aldapa baten; eta han ibiltzen zian hango errezua eta abarra-ta.
-Bai, etortzen zien. Horrek Gorputz Kristittan prozesiñua eitten ei eben; hartu behetik...
-Orduan Maristekin relaziño haundixa zeunken.
-Guk relaziño haundixa geunkan. Direktoria..., eskolan be hantxe ibili nintzan ni. Ez neban asko ikisi, gutxi juten nintzan-ta, ez neban asko ikisi.
-Maristetan ikasittakua zara?
-Bai, maristetan ibilittakua. Gu ondo. Maistrua nik neukan oso ona; baiña esaten ostan holaxe: "Juan Cruz, cómo no viene a la escuela?" esaten ostan. "Trabajando" Badakizu, ahal dan moduan. "Trabajando" "Tú no trabajarás mucho" Nunbait mutiko edarra, mutiko mardu-mardua egongo nintzan ni orduan. "Tú no trabajarás mucho". Trazarik ez zostan hartzen langillia izetekoik marista horrek "Tienes que venir a la escuela!"
Tomasa: Aittakin juten zan egurra kargatzera, ezta? [...].
-Eguardixan aittak bialtzen nindduan: "Atsaldetik jun eskolara, e!" Baiña ez nintzan etorten. Denboria pasauta eta.
Tomasa: Ordu bixak jo arte etorri be ez.
-Gero aitta etorri zanian amai: "Ze, Juan Kruz ez da eskolara jun?" eta "Bai, ordu edarrian etorri da!" Txarrittan hor bidian eginda. "Ordu edarrian etorri da eskolara juteko!"
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!