Mallabia (Bizkaia)

Mojak eta fraideak baserriz baserri

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Leixarra

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-007-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Mojak eta fraideak baserriz baserri joaten ziren garia, artoa, arrautzak batzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk ez dakit... zuk be ezautuko zenduzen mojak eta frailliek eta etorten zin...
- Inporta dotsu hamentxe jartie?
- E?
- Inporta dotsu hemen jartie?
- A! Bai, baiña nik ze esango dotsut, ba? Aiba... Nik danak aldrebes esango dotsuraz ta!
- Ez!
- Ba, lehen etorten zien frailliek eta; ta bat hortxe Iruzubittakue edo [Elorrixakue] be bai, honakotxe kapa haundi batekaz, ba. Zabaltzen eban altzuen, ta artue urkuldu haretxek arin. Urkuldu bae egoten zan, ba, sarritten iguel, ta urtien-urtien etorten zan ha. Ta laster urkultzen eban. [...] be bai; "Oin urkuldu...", "Ekarri, laster urkulduko dou ta" esaten eban harek. Ta gero, hurrengo, euen beste bat, hor Gipuzkukue etorten zan, ba? Talue ta esnie harek. Baten [... ein euskun hemen...]; talue ta esnie be goxien pozik jaten eban harek gizajuk. [...] zan ha.
- Gixajuk , bai... Harek arrautzak batzen etortzen zien, ta harek...
- Hori da. Harek arrautzak batzen zittun. Ta, ba, orduen geuk be talue jaten gendun gehixenetan, oin, behin oin sasoe hontara ezkero. Ta, ba, gosien etorten zan ta talue ta esnie, ba, birritan edo jan eban harek. Bai, ta [fraille...] bai.
- Gero estanpie emoten eban. Berak estanpie...
- Estanpie. Enee...! Hau gitxia´ zan, baiña beste mutille zan gurin estanpie emoten eutsen --ha txikixaue zan-- ta, ene, ba! Santue emon eutsela berai ta haren poza! Harek ekarten eban, ba! Etorten ziñin, ba, danei emoten gontsen guk. Sekulo ez geuntsen emon barik itxi iñori be.
- [Hor behien danei] ez [eutsen] emoten; hor hemen baiño jente listuaue euen. Han etortzen zan zera, praillie, ta [...] Juan, ni baiño nausixaue mutilla. Ba, bastante nausixaue. Ha esne-saltzen ibiltzen zan, ba. Ta mutikuek: "Tio, tio praillie etorri da", ta "Ba, esaixok jainkuek emongo dotsala". Mutikuek junda...
- Ta mutikuek [hartaraxe] esan ha frailliei, ta, ba, gero fraillie buelta eindde.
- "Jainkuek emongo dotsule esan dau" ta buelta ein ta ixilik...
- Eske hori [eurek] esateko kostunbrie [deuko]; hori esaten eben lehen abadiek eta: jangoikuek emongo doskule. Ta jangoikue, ba... Guk baiño hurrao deuke, ba, harek jangoikue eskatzeko [be]!
- Elementu edarrak horrek! Joe...!
- Eurak noberai eskatu...
- Baiña guri eskatu beti!
- [Jangoikuai eskatzeko esan] ta gero guri eskatu. Hori dok markia hori! [...]
- Mojak be etorten zien lantzien, baiña mojak gitxitten etorten zien. Harek be arrautzak batzen etorri zien baten, ta beste baten babie batzen be bai. Artue batzen ez zien etorri sekula mojak. Ez. Mojak etorri [izen zien] babie ta arrutzak. [...] akordetan naz ni. Baiña urkuldu bae egoten bazien babie nahi artue, segidun danan arte moldeten gendun. Derrepente! Eurak prest egoten zin laguntzeko!
- Bai, eurentzako hartzeko, [jakiña!]
- Ta [...] ez eban eukitten hor [... Elorrixakuek] be? Ta Berrizko mojei saltzen eutsen gero. Ez, [kateunien], [Kateunien], tabernan. Halan esaten eben, tabernarako hartzen zittule.
- Bai, [...] saldu [...].
- Arrautzak eta hortaikuk. Ba, holantxik, ba, gauzak asko. Oin be paseten die, baiña lehen be paseten zien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia