Antzuola (Gipuzkoa)

Udazkeneko zereginak baserrian

Udazkeneko zereginak baserrian Udazkenean egiten ziren lanak: garo batzea, sagardogintza, gaztaina batzea... Garotan zegoela, baserritar nagusi batek esandakoa, eguraldiaren inguruan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-045-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Udazkenean egiten ziren lanak: garo batzea, sagardogintza, gaztaina batzea... Garotan zegoela, baserritar nagusi batek esandakoa, eguraldiaren inguruan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ba esango dotsut garai hontan zetan hasten giñan; esango dotsut. Garai hontan, sasoi hontan ze lan eitten zan preguntaidazu.
-Udia amaittu ta gero...
-Oin hasten zan garotia. Garotia ibiltten giñuan. Gero sardaogintzia be bai puxkat, etxerako lain sardaua beti hartu izen dou. Gero, berriz, gaztaiña-batzia. Gaztaiña asko zan hemen. Gero danak igartu zien.
-Gaitza sartu jakon...
-Gaitza sartu jakon eta danak igartu zien. Gero zer esango dotsut?
Tomasa: Piñua.
-Bai, piñua. Eta garota denporan tipo batek ondio goguan daukat ze esan ostan. Ni garua´e bai eta han ninddoiarren ardixei beitzera, mendira ninddoiarren. Eta beste agura bat, Gurrizko (Gorrizko) Joxe, oso argixa zan gizona, oso edadetua, e, eta artian garua ebaitzen zebillen. Eta esan ostan: "Gaur garotan giro edarra ein dau, e!" "Bai hoixe ein dabela edarra. Garua onen-onenian zeuan." Harek ikusi eitten zela kordillera hortan hasi Izarraitzen eta Anbotora zela zetorren frente bat. Orduan etorten zan..., zela esaten zan hori? Afrente txar bat. Hori ganbixauta dao oin. Hori haize klase hori galduta dago oin, ez dago oin hori. Bai, ez da etorten oin hori.
-Eta zela esaten zetsazuen?
-Eta esan ostan: "Gaur garotarako girua edarra ein dau, baiña bihar ez dau eingo", esan ostan. "Bihar ez dau eingo, hamaikak aurrian dabillenak haura eruango dau, baiña handik aurrerakuak ez dau eruango garoik" Euzkixa zeuan. "Nundik igarten joxak ba tipo honek, zela leikek baiña hori?" Eta gero ardixai begiratzera jun bihar nebala tontor batera; jun nintzan harutz eta jarri nintzan begira eta: "Horrek agura horrek zela igarri ete jotsak?" Jarri nintzan begira eta bazetorren Izarraizti kordelera afrentia, frente bat zetorren Anbotora. Eta handi antz emon notsan. Eta "efectivamente", hurrengo egunian hamaiketarako eurixa egin zeban. Hurrengo egunian. Artistia zan bera, e! Oso popularra hori gizon hori. Ehun urte hartu zittuan harek. Argixa gizona. Eta pentsa eizu nik, neri txokau jatena, euzkixa zeuan: "Baiña zela leikek bihar hamaikak aurrian garotako girua ez dabela eingo, zela leikek hori?", nere kasetan, eta gero ikusi neban, eta gero harrezkero neuk be bai beti euki dot horren akordua eta igarri ein jat neuk be. Ikusi, frentia ikusi.
Tomasa: Igarri...
-Igarri. Baiña haura denpora-klase haura oin ez dao, oin afrente klase hori oin ez dao hori. Ganbixau ein dau hori!
-Eta zelan izan leike ba hori?
-Hori... Personak bezelaxe hau dana dao ganbixauta; ganbixau... aldatu.
Tomasa: Horrek mendixan igartzen otsan.
-Mendittik, bai, mendittik ikusten zan hori. Mendittik.
Tomasa: Eta gero, trankil egon bihar giñuanian, trote. Haik eta jornadia kargau arte antxitxika. Bestela harrapau eitten [zotsan] eurixak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia