Antzuola (Gipuzkoa)

Umetako kontuak

Umetako kontuak <p>Hiru urterekin egindako aldrebeskeriak. Baserriko komunean jolasean zebilela, zulotik behera jausi zen garo-pilara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-043-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hiru urterekin egindako aldrebeskeriak. Baserriko komunean jolasean zebilela, zulotik behera jausi zen garo-pilara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zera, Billarrealgo tia ta tio etorri zien [Juan Josenera], basarrira. San Blas jaixak zien, ta San Blas egunien etorri zian horra. Ta ni peripeziak eitten kumunien. Ta lehenaoko antigualeko komuna zan, zuluan sartu ta behien erten. Ta han, ba, garo-pillara eitten zeben personak kaka, ta garo-pilla gaiñera jausi nitzen. Sartu nitzan... nik ez [daukot] goguan, ta jausi nitzanik be ez, ezebez. Baiña goguen [daukot] zela komunan gaiñien komerixak eitten ibili nitzen.
- Akordatzen zara?
- Hiru urte, e!
- Hiru urte zekazuzen?
- Hiru urte neuzkan. Bai.
- Orduan, umetan basarrixan, gaiñera, jolas-leku...
- Gero han, zera... Jesus! Basarrixan behien ertetzen zaben itturri haundi bat. Goiko errekatxua pasatzen zan [etxian] batetik bestera. Ta hantxen garbittu [nintten], itturrixen.
- Orduan, garbitzera-ta errekara juaten ziñazien?
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia