Antzuola (Gipuzkoa)

Errepublikazaleak Francoren garaian

Errepublikazaleak Francoren garaian <p>Aita Bergaratik Antzuolara joan zen bizitzera. Olaran lantegian jardun zuen bizi osoan lanean. Aita errepublikanoa zen, eta lanean jarraitu zuen bertan Francoren garaian. Aita eta Olarango nagusia kartzelara eraman zituzten Bergarara. Hurrengo egunean, beste 14 langile ere preso hartu zituzten, tartean Juan bera zegoelarik. Bederatzi hilabetera aske utzi zituzten.</p>
Tamaina:

Aita Bergaratik Antzuolara joan zen bizitzera. Olaran lantegian jardun zuen bizi osoan lanean. Aita errepublikanoa zen, eta lanean jarraitu zuen bertan Francoren garaian. Aita eta Olarango nagusia kartzelara eraman zituzten Bergarara. Hurrengo egunean, beste 14 langile ere preso hartu zituzten, tartean Juan bera zegoelarik. Bederatzi hilabetera aske utzi zituzten.

Transkripzioa

- Eta Antzuolara etorri eta Olaranenian…
- Lana emon.
- Lana emon zetsen…
- Bai. Ta bere bizi guztien hemen ibili zan. Ta gero semiek eta danak, danak hamentxe ibili giñen. Ta hemen gerra denboran, Francon denboran, lanian zebillen gure aitta difuntua, ta republikanua zan. Ta gero, ba, zerien, karzelan sartu [zaben]. Gu, gu hor sartu giñen hurrengo egunien. Ta erak […] nausixa Olaran, nausixa Olaran, ta aitta autobus baten erun zeben Bergarara, ta Bergarako zerien, karzelan, egon zien hurrengo egunera arte. Ta hurrengo egunian hamendikan hamalau langille jun… e… zera, prisionero [erun giñuzen] hemen, Idarretako zerien, autobusien. Hamalau, e! Ta haretako danetatikan neu bizi naiz bakarrik, ez da iñor bizi. Ta […], edo jesus, karzelako atien sartu giñen hamabixak larengutxixetan ta erten hamabixak larengutxixaotan ein giñuan, bederetzi urtera. Edo… bederatzi hillebetera. Bai.
- Gogorra izan zan gerria hemen Antzuolan?
- Bua! Gogorra! Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia