Antzuola (Gipuzkoa)

Sinesmenak

Sinesmenak <p>Erramu Egunean, gurutzeak ipintzen zituzten soroetan. Kredoa errezatu behar izaten zen Asentzio Egunean. Kandela-bedeinkatua pizten zen ekaitza zetorrenean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erramu Egunean, gurutzeak ipintzen zituzten soroetan. Kredoa errezatu behar izaten zen Asentzio Egunean. Kandela-bedeinkatua pizten zen ekaitza zetorrenean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, soluan ipintzen zian kurutzak edo erramua edo...
- Horrek Erremu Egunian. Beonek be bajakik zeoze, e!
- Ez, ez, ez. Nik entzunda zeoze, baiña ez dakit.
- Erremu Eguna izeten zan hori. Eta kredua errezau biher izeten zala ta batzuk errezau be eitten zeben, e!
- A, bai, e?
- Bai.
- Kredua zan, Asenzio Egunian berrogei kredo.
- Bai, horrek bai, baiña kurutzia ipini zerian, soruan, ta --gurian batenbati erain zotsen beñipein-- belaunbiko jarri ta kredua errezau erein ta...
- A! zera eitterakuan., soruan ipintzerakuan? A! Bai, orduan bai. Kurutza bat ipintzen ziñuanian kredua errezau biher zan.
- Bai, kredua errezau.
- Orduan, halako siñeskerak-eta egoten zian, ez?
- Bai.
- Han, basarrixan eta, gaiñera, orduan sorua inportantia izango zan eta...
- A, bai! Orduan sorua zeuan bakarrik, beste ezer ez zeuan.
- Ondo bedeinkatuta egon bihar zan...?
- Bai. Ur bedeinkatua, ba, urte guztian egoten zan etxian, e!
- Bai, [...] ta gero, artien be egoten baldin bazan ekaitza eta labore dana galdu eitten baldin bazan be, ba, zelan ez zan jakitzen zein zan jangoikuan borondatia, ba...
- Igual hori eitten zeban?
- Bai. Sekula ez dot ikusi...osea, denunziaik ez zan ipintzen ez zabelako asuntuak [funzionau].
- Orduan, hori, ez? Eguraldixa be asko zaindu bihar zan...
- Bai, bai, bai. Ba, hola, hodia-ta zeuanian, pizten zan kandela bedeinkatua. Ointxe be pizten da, e! Ointxe be kandela bedeinkatua pizten da.
- Inportantia izango zan, ez? Beti gora begira ia...
- Bai.
-... garixa ia ez dan estropeatzen ta...
- Bai, garixa zeuan denboran-ta geizki! Orduan hodia tokau ezkerio, oker haundixa eitten zan. Baiña hemen ez giñuan holako asko euki.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia