Andoain (Gipuzkoa)

Aranoko Martinen kontuak I

Aranoko Martinen kontuak I <p>Martin zuen izena Aranoko ikazkin gazteak. Bertsolaria zen. Senargaiarekin Aranora joan zenekoa. Zuaznabar txalapartariarekin joan ziren autoan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-024-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Martin zuen izena Aranoko ikazkin gazteak. Bertsolaria zen. Senargaiarekin Aranora joan zenekoa. Zuaznabar txalapartariarekin joan ziren autoan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hua zaharra zan. Martin, Martin zan gaztia. Martin "txilipitero" esaten niyon nik eta "zer dezu negarrez?" esaten ziten beak, abesti bat da hori. Eta “ez dut nik negarrik iten e. Baiña ni zu ikusita pozik jartzen naiz". “Gero bertson bat bota bihar dezu e”. Gaiñea, bertsolaiya zan. Bertsoa botatzen zun ta tartian puntaran bat botatzen ziten neri. Baiño ni oso gaztia nintzan ta nik ez nun ezer'e pentsatzen holakoik. Baiño gero, nere senargaiyakin Aranoa jun nitzanian, han tabernan aittatu niyon bati; ba nere edadia ez du, ni baiño bi urte gehixo eo hola ditu, eta nik ordun ezkondu baiño lehen nitzala uste det Aranon, senargaiyakin joanda, koadrilla joan giñan. Zuaznabar nola zan, zea jotzen...
- Txalaparta.
- Txalaparta jotzen eakutsi zuna, bakizu zuk Zuaznabar. Hori aita hori bazan, harek zun kotxia, harekin joan giñan gu, Zuaznabar. Andoaiñen bizitzen baitzan hori leheno. Ya hil da, gizajoa hil da..., ez, Donostin bizi da, Donostin bizi da. Alaba ikusten dut iñoiz. Donostira joan zan. Nik usten det hil dala. Gizon harek ya ehun urte ditu, hil zan, hil zan, hil zan. Gaiñea uste det entiarroa joan giñala.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia