Antzuola (Gipuzkoa)

Artoaren inguruko lanak

Artoaren inguruko lanak <p>Arto-zuriketa. Arto artean baba ereiten zen. Beraien etxean ume asko zeuden eta arto-zuritzen zeuden bitartean ez zuten arrosariorik errezatzen. Artoaren inguruko lanak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arto-zuriketa. Arto artean baba ereiten zen. Beraien etxean ume asko zeuden eta arto-zuritzen zeuden bitartean ez zuten arrosariorik errezatzen. Artoaren inguruko lanak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta artuakin be halako biharrak bihako zian, ez?
- Bueno, artuana diferentia izeten zan, artua aldiko puskat eruaten zan. Ta baba-batzia ta lan ederrak orduan be. Arto artian babia ereitten zan, ta lehelengo, ba, babia batzen zan. Ta gero artuak, ba... Askotan, basotik etorri eta arto-zuritzen ein bihar.
- Eta ze izaten zan, bihar gogorra?
- Gogorra ez, baiña halaxe bihar zala ta... Beste etxe batzutan errosarixua errezatzen zala-ta esaten zebela, ta, ba, guk errosarixua bestelakua errezatzeko [onauak]. Danok alkarri demandan edo zarata baten! Ta batzuk esaten zeben: "Halako lekutan errosarixua errezatzen ei dabe", ta, ba, erentzako, guk ezin geinkian errezau ta.
- Orduan zeuenian ez zan errezatzen...?
- Ez, errosarixorik ez giñuan guk [ikasi]. Guk geuk gere artian ikesi giñuan ta... Amak berak jakingo dau zenbateraiño zekixan, zeatik haura be ama barik geldittutakua zan, ta...
- Eta artua ze eitten zan, urkuldu edo zelan...?
- E?
- Aletu?
- Gero aletu. Gero ganbarara jaso, e! Umedosua egoten zan artian artua, ta ganbarara jaso ta ganbaran egoten zian eta gero puskat [igartzen] han. Gaiñera, lehelengo, zerian, labeko sua eitten zanian, labera be ekartzen zan zera, artua, pixkat ihartutzera, gero artiriña eitteko. Bai. Ogixa be etxian eitten giñuan guk, allegatzen zaneraiño. Noizbaitten falta baldin bazan, ba, parientiak geunzkan ta Antiguako errotara jun ta handik ekartzen giñuan, baiña, bestela, etxeko ogixa.
- Esan dozu garixa gero kutxetan sartzen zenduela.
- Kutxetan sartzen zan, bai.
- Artuakin halakorik eitten zan? Kutxetan sartzen zan?
- Ez, ez, ez, ez. Artua aldiko puskat aletzen zan, biher zana. Haura ganbaria zela izaten... Ganbara haundixa geunkan, ta ganbaran zela egoten zan, haura artua ganbaran egoten zan. Biher zanian, "Artua komeni da, ba", ta oilluentzako-ta ekarri ta aletu ta bota. Eta zererako, errotara eruan bihar zanian be horixe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia