Ordizia (Gipuzkoa)

Lazkaoko fraideetan ikasten

Lazkaoko fraideetan ikasten <p>Lazkaoko fraideetan batxilergoa ikasi zuen. Fraideak euskaldunak ziren. Ikasi eta baratzeko lanak egiten zituen, izan ere, bertan jan eta lo egiten zuen, ez zen etxera joaten. Ikasturte bat egin eta etxera bueltatu zen, baserriko lanetara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lazkaoko fraideetan batxilergoa ikasi zuen. Fraideak euskaldunak ziren. Ikasi eta baratzeko lanak egiten zituen, izan ere, bertan jan eta lo egiten zuen, ez zen etxera joaten. Ikasturte bat egin eta etxera bueltatu zen, baserriko lanetara.

Transkripzioa

-Urkitik Lazkaora pasatu ziñenean, zer zan, oso diferentea?
-Bueno, diferentea-diferentea, bai beti eitten zon bere zea bat.
-Baiña han ze ikasten zendun Lazkaoko frailletan?
-Ba han batxillerra, batxillerra. Bai, diferente zan porke...
-Eta ofizion bat ikasten arittu zinen?
-Ez, ez. Batxillerra, batxillerra.
-Eta fraillek ematen zizueten eskola?
-Bai.
-Eta zer ziren, hemengoak fraillek?
-Bueno, frailleek zeren, bat Alegrikoa, Alegrikok bazeren, Azkoitikoa’re bai, eta gero Ataungok’e bazeren.
-Lazkaon ikasten ari ziñen bitartean, lo eta dena bertan?
-Bai. Interno bezela egon nitzen ni.
-Eta zer izaten zan, eskola eta aparte lanen bat egin behar?
-Ez, bueno. Gero izaten zan larunbatetan eta hola baratzan-ta zeran; bai lana izaten zan baratzan-ta.
-Eta etxera ez ziñen batere juten asteburutan ere?
-Ez, ez. Ni aurreneko zeran jun nintzenen Eguarritan, eta gero.., gero ez dakit, ekaina arte edo Eguarritako bueltatik, edo Aste Santun ez dakit; baiño ez det uste Aste Santun jun nintzenik; haik eta ekaiñe arte bertan.
-Zenbat denbora ein zendun han?
-Urtebete. Kurso bat. Kurso bat bakarrik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia