Gari-jotzearen inguruko kontuak
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: ANT-041/011
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
- Basarri ingurua ta zelakua zan? Solo haundixak, esaten dozu, eta gero, basuak-eta zer ziran...
- Ez. Hemen, han gertuan ez geunken guk ezer, basorik-eta ezer; basuak-eta aparte. Baiña sail haundixak, e! Sail haundixak.
- Eta garixa ereitten zenduen, ez?
- Garixa ereitten [giñuan]. Bai. Eta lehelengo gure akorduan joten zan, ba, txanketian esaten jakon, harrixan.
- Gogoratzen dozu? Zuk ikusitta dakazu txanketian joten?
- Bai. Hori akordatzen naiz. Baiña gero, ba, sozidade bat juntau zeben lau edo bost lagunek eta makiñia erosi zeben. Ta gero, etxe baten zera zeuanian, ba, laguntasuna etxe haretara juten zan, bi edo hiru lagun, ta holaxe alkarri lagunduta ibiltzen zien.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!