Antzuola (Gipuzkoa)

San Pedro eta San Juan eguneko ohitura zaharrak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-028-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kanpoko mutilak oinez edo bizikletaz etortzen ziren. Festetan zer egiten zen. Filarmonika.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero atzo be ibili ziñan esaten kanpotik etortzen zanian jendia bizikletetan eta etortzen zala.
-Bueno, batzuk, oin bezela kotxeik eta ez zeuan. Oiñez edo bizikletan o.
-Rarua eitten jat bizikletan, orduan egongo zien kamiñuekin ez zan erreza izengo.
-Bueno, antzera bizikletan ibiltzeko. Errezao. Oin errezao edo nekezao, trafiko gehixao.
-Bai baiña kamiño hobia, zulo barik.
-Kamiño hobia bai.
[...]
-Aurretik hasten zan, mutil gaztiak, umiak-eta aurreko egunetan batzen ibiltzen zien ordurako eukitzeko.
-Eta edozer gauza izeten zan batzen zana?
-Ba mendixan billautako sasixak-eta, ahal zeben dana, erretzen zan dana.
-Eta neskak ez ziñuen eitten holakoik?
-Ez, ez, mutillak izeten zien itten zebenak. Mutil gaztiak. Izengo zien akaso neskak be eren artian. Gehixenak gaztetxuak, mutikuak.
-Akordatzen jatzu kantun bat ordukua, dantzan eitten ziñuena edo abestu eitten ziñuena?
[...]
-Kantuan ez zan itten orduan. Bueno. Panderua jotzen zebanak trikitixa joten zebanian kantatzen zeben, baiña gero joten zeben beste pieza batzuk, pasodobliak eta habanerak eta beste pieza batzuk. Orduan oin bezela kantau ez zeben eitten. Soiñua jo eta jentiak dantza ein.
-Eta habanerak eta be bai orduan.
-Orduan modan zeuan.
-Tablaurik ez zan ipintzen, ez?
-Bueno gerora bai pixkat e, txikixa. Oin bezelako haundixak ez. Keba. Halako tabla batzuk eta hutsa, zeoze. [...] Gauza haundik ez.
-Baiña musikuak egoten zian ala?
-Ez, ez, ez. Lelengo pare bat hiru bat altuena, filarmonikia joten zebenak bat, bi..., buena bat joten zebana eta gero panderua. Bi filarmonikari bazeren nahikua. Gehixao ez zan, oin bezelako tablaurik ez zan bihar orduan. Holaxe, puxkat altutzeko tabla batzuk eta kitto.
-Eta erropak eta hola, zela juten zien musikuak?
-A, erenakin.
-Diferente...
-Diferenteik ezebez. Betiko antzerako jantzixa. Diferenteik ez.
-Asto-karrerako premixuak eta be han egoten zien?
-Bai. Han bertan mahai bat ipiñi, mahai bat eta premixuak eta hantxe.
-Akordatzen za zeintzuk izeten zien premixuak?
-Ez notsuke esango irabazteilliak ze...
-Ze izengo zan?
-Dirua edo "generalmente".
-Orduan ezingo zan diru asko ipiñi.
-Ez, asko ez. Premixo asko ez zan izeten. "La honrilla".

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia