Antzuola (Gipuzkoa)

Gerra Zibila Antzuolan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-026-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra Zibila hasi zenean, bederatzi urte zituen. Frontea Elgetan egon zen zazpi hilabetean. Auzo-eskolara joan eta bertatik tiroak entzuten zituzten. Milizianoen eta nazionalen tiroen hotsak desberdinak ziren. Jende askok ihes egin zuen. Bergaratik jendea Antzuolara joaten zen. Bilbotik Ingalaterrara joandakoak ere ezagutzen ditu. Moroak Deskargatik behera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerria hasi zanian gaztia ziñen?
- Beratzi urte.
- Beratzi urtegaz gerrara joan biharrik ez ziñuan euki, baiña eskapa edo egin ziñun gerratik-edo?
- Ni nok izatez Antzuolakua, basarri batekua, eta guk ikusten giñustan gerria hantxe, eta Elgetan egon zuan zazpi hillebetian gerria, frentia, eta gero hortik pasau zittuan Bilbora. Eta gu mutikuak, han auzo-eskolara jun eta handik ikusten giñuan tau-tau-tau-tau, tiruak, eta pa-kum! pa-kum!, gorrixen tiruak izaten zittuan eta tatatatata!, zerak, hamengo soldauak botatzen juen eta, pa!-kun!, gorrixen tirua.
- Eta orduen basarrira eta ez zien etorri, ez?
- Ez.
- Eta eskapa ibiltten zan jentie gerratik edo?
- Bergatik Antzuolaraiño etorri zittuan, gure etxian e Bergako batzuk egon zittuan.
- Eskapa eindde?
- Eskapa einda ba hantxe. Iñora jun ezinda.
- Eta ezagutzen dozu baten bat Bergara joan biharrien kanpora joan dana, ez dakit ba Ameriketara edo?
- Hor ba asko joan zittuan aurrera, gero Inglaterrara be bai, barkuan sartu Bilbon eta gure edadekuak, hamen Mañariko Adriana Amantegi eta horrek eta holaxe joan zittuan. Gu ez giñustan jun iñora. Gure lehengusua be kalekua etorri zuan, haura gure anaia baiño zarraua zuan eta, eta harek gerria datorrela, moruak datozela Zumarratik honutz Deskargan eta hil itten zittuela eta orduan rumoriak. Gure anaia zarrena, hamar urte gehixakua zuan, eta hari ba benga!, jun in biher dabela. Gure aittak ametidu ez.
- Ametidu ez?
- Ez, hilte ezkero danok hilgo gala bertan. Ez jotxan laga juten.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia